Sotora, kupel artera, sirena hotsarekin bat
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-028-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Maritxuren familia ez zen gerra garaian Errenteriatik atera, etxean hiru haur txiki eta anaia Batista 1936an jaio berria baitzen. Fabriketako sirena hotsak eta bonbardaketa abisuak izaten ziren garaiko korrikaldiak eta gora-beherak gogoan ditu. "Batallón de trabajadores" delakokoak On-bide zinemara biltzen ziren lotara, eta gurasoek ez zieten haurrei hara gerturatzen uzten, han izaten zen arkakuso eta zorri pilagatik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 04a
- Iraupena: 0:02:23
- Erref: ERR-028/013
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
- Gerra… Gerrako… Eta gero, pues, gu ez giñan jon hemendikan. Hemen geldittu giñan, porke amak zittun hiru ttiki, ta gero, zea, mutilla jaiotzeko zeon, porke gure Batista treintaiseisian jaio zan. Eta ez giñan muittu hemendikan. Ta sirenak hasten zianian, “iiiiiii” fabrikako sirenak-eta jotzen zittuzten. Eta gero, pues, hoi, bonbak-eta botatzen zittuzten, ta “[Hara! Hara!] Goiko kalian bonba! Goiko kalian bonba!”. Eta hola zerbait, biñon gutxi. Eta sirenak hasten zianian, gogoratzen naz korrika danak goitik behera jeisten giñan, eta sartzen giñan hor bihian. Beheko zean zeuden barrikak, porke itten zuten sagardua. Hor zeon… Ekartzen zittuzten sagarrak ta hor itten zuten, ta han atzetikan pasatzen zuten ta hemen saltzen zuten sagardua.
- Saldu iten zuten?
- Saldu itten zuten sagardua.
- Eta barrikak zeuden?
- Bai. Eta zeuden barrika haundiyak. Eta hara joten giñan. Ni gogoratzen naz hor barrikan ixil-ixilik eta nola egoten giñan. Eta gero, berriz, pasatzen zanian dana, berriz gora. Bai, biñon gutxi gogoratzen naz. Gero gogoratzen naz, ez dakit “del Batallón de Trabajadores” o zer ekartzen zittuzten, ta etortzen zian horrea, On-bidea, atze hortaa /atziortaa/. Zine haundi bat zeon, “cine On-bide”, eta hor sartzen zittuzten. Eta lo ta danak. Eta gue ama beti erritan: “Ez jon horrea! Zorriya ta zikiña besteik ekartzen ez duzute ta!”. Klaro, haiek erropa zikiñakin-ta, gaixuak!
- Eta zuen amak o aittak o ez zittun kontatzen hola gerra garaian herriyan gertatutako kontuak?
- Bai, kontatzen zittuzten. Bai. Gue anaiak gehio, biño kontatzen zittuzten. Hor bidian nola jarri zittuzten zakuak eta; etorri tropa batzuk etorri ta ezin pasa ta. Kontatzen zittuzten hola gauzak, biño ni ya… Ni oso ttikiya nitzan ta oso gutxi gogoratzen naz ni.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!