Errenteria (Gipuzkoa)

Mendirako joera handia

Mendirako joera handia <p>Igandeko meza goizean goiz entzun ostean, autobusa hartu eta Oiartzunera joaten omen ziren mendi buelta egin asmoz, hemezortzi edo hogei urte inguru zituztela. Oiartzundik abiatu eta Aiako Harritik egiten zuten buelta eta etxera itzultzen ziren iluntzerako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-028-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Igandeko meza goizean goiz entzun ostean, autobusa hartu eta Oiartzunera joaten omen ziren mendi buelta egin asmoz, hemezortzi edo hogei urte inguru zituztela. Oiartzundik abiatu eta Aiako Harritik egiten zuten buelta eta etxera itzultzen ziren iluntzerako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero ba al zenuten ohitura hola mendi aldera juteko?
- A! Bai, bai, beti mendiyan. Goizeko seitan meza entzun, autobusa hartu eta joaten giñan zeara —oan gogoratu zait gauz bat—, joaten giñan Oiartzunaiño. Eta gero Oiartzundik Aiako Harritikan barrena jeisten giñan hor… soldadu pilla egoten zan Arkalen, eta handik barrena etortzen giñan etxea. Goizian atera ta eramaten genittun bi o hiru bokadillo, eta gero iñulabarreako etxea. Oan, zazpitako etxea, e! Eske bestela…
- Eta zuk zenbat urte zenitun orduan zuk, Aiako Harritaa juten ziñanian?
- Pues, hemezortzi-hogei o… Bai, ni gaiñea oso berandu ezkondu nitzan ta. Bai, gure Kontxi ta danak hor joaten giñan. Eta Lezoko mutil batzukin ibiltzen zian, haiek gu baiño gehio, baiñon danak juntatzen giñan, ta danak. Bai.
- Eta esan dezu zerbaitte gogoratuta zaizula oain.
- Bai. Ez, gogoratu naz, porke joan giñan eta Lezoko mutil batzuk. Eta, ez dakit, haiek norbaittekin-o geldittuak eta nunbait jon ez o, eta gero gukin ibili zian, ta jesus! [ze] alpargata! Eta danak ibili giñan, eta geo etorri giñan. Bai. Baiñan kale in ziyoten, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia