Errenteria (Gipuzkoa)

Kaniketan txarra

Kaniketan txarra <p>Futbolean aritzeaz gain, beste hainbat jolasetan jostatzen ziren Maritxu eta bere auzoko haurrak: soka-saltoan, "taba"tan, kromotan, kaniketan... Maritxu bereziki txarra omen zen kaniketan jostatzen, eta jokatzen hasiz gero, guztiak galtzen omen zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-028-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Futbolean aritzeaz gain, beste hainbat jolasetan jostatzen ziren Maritxu eta bere auzoko haurrak: soka-saltoan, "taba"tan, kromotan, kaniketan... Maritxu bereziki txarra omen zen kaniketan jostatzen, eta jokatzen hasiz gero, guztiak galtzen omen zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta izango zenittuzten jolas gehiago ere, ezta?
- Bai, bai.
- Ze jolas gehiago?
- Jesus! Ni oan ez naz /enaz/ gogoratzen hola, biñon jartzen zian hola, zaldiya balitz bezela: “A la una anda la mula, a las dos tiro la coz pa quien quiera” ta bata bestian gaiñian ta hola. Bai, bai.
- Eta sokasaltuan eta…?
- Ere bai. Ere bai. Eta kaniketaa eta, zea, “a tabas”, zeak´e bai, arkumian… belauneko puxka hoiekin, ta bai. Eta zeak´e bai, kanikakin. Jo, nik itten nittun kanikak beti galdu.
- A bai, e?
- Eta gure anaia kanika pilla batekin bortsilluan. Ta esaten zian “Zuk ez hartu!”.
- Zuk berari eskatu behar!
- Klaro hoi itten nixkala! Kendu itten nixkan! Ta jeisten nitzan ta, jo, hain txarra nitzan, danak galtzen nittun, kanika guziyak.
- Kromuak-eta eukitzen zenituzten?
- Ere bai. Pilla bat, bai.
- Eta kromotaa neskak jolastuko ziñaten, ezta?
- Bai, hoixe!
- Mutillak´e bai, o…?
- Danetik ibiltzen giñan, biñon gehio neskak. Bai, neskak gehio kromotaa.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia