Errenteria (Gipuzkoa)

Batzokira oso gutxitan

Batzokira oso gutxitan Mitinak entzutera joan zalea izan zen Jesus. Batzokira gutxitan joaten omen zen, ez baitzuen begi onez ikusten Errenteriako Eusko Alderdi Jeltzaleak politikoki Madrilekin elkartzeko zeukan joera. EAJren zatiketatik ANV-EAEren sorrera ezagutu zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-026-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mitinak entzutera joan zalea izan zen Jesus. Batzokira gutxitan joaten omen zen, ez baitzuen begi onez ikusten Errenteriako Eusko Alderdi Jeltzaleak politikoki Madrilekin elkartzeko zeukan joera. EAJren zatiketatik ANV-EAEren sorrera ezagutu zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ordun esan dezu mitin bat egondu zala…
-Ez! Asko, hemen, e!
-A, asko…
-CNT-kuak, karlistak, denatik… Herriyan denatik zen, jendia.
-Ta zu nun ibiltzen ziñan? Ze lokaletan o…
-Ni orduan…
-Biltzen ziñan, o ez…
-Bai, mitiñea joaten nintzen, ikustea…
-Mitiñeta juten ziñan. Eta gero juten ziñan o batzokira, o centro republicanoa o…
-Ez. Ni ez nitzen juten. Batzokira gutxitan juten nintzen ni. Ni beti PNVku hoik… Ez dakit, ez dakit zergatik biño… Neegatik ya… Kanpoko jendia… Hemengo jendia zen, biño beti Madrikin alkartu itten zen.
-Orduan ere… Baña hor, ere gertatu zan ANVko…
-Bai, hoi. Eszisiyua zen. PNVkuak, nola uain in duten “hamaika bat”, azkenekuak, ta leheno EA in zun… Biño, hortik sartu zen.
-PNVn eszisiyua gertatu zan eta hortikan atea zianak sortu zuten ANV.
-ANV, bai.
-Zuk, ordun, e… Konturatzen ziñan hortaz, zer gertatzen ai zan, edo eszisiyo horrei… Bazenekin hori gertatzen ari zela edo…
-Bueno…
-Edo gero jakin dezu…
-Ez, gero ez, bertan, orduan ya ni ya hamazazpi o hamasei urte banittuen ta pixkat…
-Konturatzen ziñan…
-Bai.
-Herriyan ANVkuak ere izango zian…
-Bai, denatik, denatik… Gutxi gorabehera, biño hemen partidua, haundiena beti izan da PNV, biño partido bezela. Ta geo bestiak juntatu zienian, uain pasatzen den bezela, sozialista ta PPkuak, hoik biyek gehio die PNV ta Aralar ta denak.
-Hemengo alderdiyak baño gehiago dia, ezta?
-Ta Errenteiyan, joe! Errenteiyan kriston diferentziya atetzen dute /atetzeute/, sozialistak.
-Orduan’e bai. Garai hartan.
-Garai hartan’e bai. Nik sekulan ez dut ikusi PNVko alkatia Errenteiyan.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia