Aitak gerratik itzulitakoan lana lortzeko izandako arazoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-024-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Joxe Mariren aita gerratik etorri zenean, ez zioten ia lanik ematen lehengo lekuan, portuan. Azkenean Lezoko "industrias Navarran" aritu zen lanean, oso lan-baldintza txarretan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:02:14
- Erref: ERR-024/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lantegiak , Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
-Eta esan dezu zuen aitak etzula lanik aurkitzen…
-Gerratik etorri zienian ez ziyoten lanik eman, baizikan, eman ziyoten lana, baño leheno ai zen tokiyan, muellian ai zen, puertuan…
-Bai…
-Eman ziyoten lana, baiño bolantetan. “Eventual”. Ta orduan, aste batzutan… hiru egun lan itten zuten astia oso ona zen. Bi, bat, batez… Ta haren zalantzan.
-Klaro…
-Egun guziz hara joan, eta han “a dedo” hartzen zittuten: “y tú, y tú, y tú, y tú…” eta ekarri zittuten kanpoko jendia. Baiñon kanpoko jendiak ez zun behar beste kemenik hoik ibiltzen zien modura ibiltzeko. Ta geo ya, azkenian, repeskatu zituten, nere aita ta hoik. Nere aitak ya galdu zun horko… guziya ta, hortik alde in ta eskeiñi ziyoten Industrias Navarras, toki txar batetik bestea, txarragoa, joan zen.
-Ta gero hor aitu zen lanian? Industrias Navarras-en?
-Bai. Urte mordoxka bat. Hortik hartu zun bere erretirua.
-Erretirua…
-Intoxikatua.
-A bai, e?
-Bua… Dena gasa, besteik ez zen.
-Kimika asko ibiltzen zan hor?
-Bai… Gasa besteik ez zegon
-Non zeon hori? Fabrika hori?
-Hori, Lezon. Orain…
-Hoi zer da, pintura fabrika…
-Ez. Pintura fabrika zeon… Nola esango dizut… Mataderua, Errenteikua? Beste aldian. Ta hauntzago uaindik, ibaiak buelta ematen zun lekuan, irriyuakin juntatzeko, hola, buelta itten zun eta geo San Juanea joaten zan…
-Bai.
-Ba ibai hartan Lezo dao. Ta Lezo iya jotzen, izkiñaz-izkiñaz, hor zeon: Industrias Navarras.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!