Errenteria (Gipuzkoa)

Gerra osteko miseria gogorra

Gerra osteko miseria gogorra <p>Zinea beti ezagutu izan du Joxe Marik Errenterian. Gerra bukatu zenean, Errenteriako familia batzuk elkartu ziren herriko jende pobrea laguntzeko. Jende asko hil zen miseriagatik Errenterian gerra ostean. Behin Joxe Marik zozketa irabazi zuela gogoan du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-024-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zinea beti ezagutu izan du Joxe Marik Errenterian. Gerra bukatu zenean, Errenteriako familia batzuk elkartu ziren herriko jende pobrea laguntzeko. Jende asko hil zen miseriagatik Errenterian gerra ostean. Behin Joxe Marik zozketa irabazi zuela gogoan du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta hor, geo, Onbideko zea hori hor eongo zan baita ere, o zinia ta, beti eon dia hor?
-Bai. Nik zinia ya hor topatu nun. Eta zinia, gerra bukatu zanian, Errenteiko famili batzuek juntatu, eta egin zuten jende pobriai laguntza iteko zerbait egin. Ta orduan egin zuten billera bat hor eta joan giñan pobre jendia, klaro, gue aitak ez zun /etzun/ lanik! Etziyoten iya lanik ematen! Ta bueno… Oso gaizki izandu zen hua. Guk kontatzen degu, baiñon hor jarri behar liake gurutziak zenbat hil zian, mixeriyakin.
-Bai, e!?
-Jo! Asko! Ez bertan hil, baiñon, gero ezin hazi! Ezin hazi! Gosiak zapaldua.
-Ta esan dezu…
-Ta gero, eon…
-Bai, kontatu, kontatu…
-Ta familiya horrek… Osea, orduan, hor goatzen naiz, bi urtetan uste dut egin zutela hori. Geo galazi in ziyotela o ez dakit zer esan zuten. Behintzat, bigarrenian, nei tokatu zaiten, ba, osea, famili bakotxai ematen ziyoten opari bat; famili bakotxeko semiai, opari bat. Eta gero numero bat. Rifako. Ta nei tokatu zitzaiten iya han zen hobexkuena: dama joko bat. Ta nik banakin jokatzen, dametan.
-Eta hor esan dezu ziela famili batzuk, alkartu zianak…
-Bai.
-Igual diru gehixiokin o aukera gehixio zakatenak…
-Bai, bai, bai.
-Komertziyotako… bat zen… hua bakarra goatzen naiz: Albisu. Uain hor badago komertziyua… Hoien gurasuan gurasuak.
-Bai, bai, bai… Eta ze iten zuten? Janariya-ta biltzen zuten o…
-Ez dakit janariya eman ziguten? Ez dakit. Baiño bueno, jostailluak zian, jostaillu gauza.
-A… Bai, bai…
-Sorteuan jostaillu gauzak eta bestela’re bai, globo batzuek eta txokolate tableta bat eta holaxeko gauzak. Joe, gu txoratzen!
-Klaro, izugarriya izango zan hoi zuentzat orduan, ez? Ezerrez ez eukitzetik…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia