Errenteria (Gipuzkoa)

Ur-deposituan igerian

Ur-deposituan igerian <p>Ur-depositua non zegoen azaltzen du; hango ura toporako izaten zen. Depositu hartan igerian ibiltzen ziren umetan. Joxe Marik 12 urterekin ikasi zuen igerian, lehenago urpean ibiltzea gustatzen baitzitzaion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-024-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ur-depositua non zegoen azaltzen du; hango ura toporako izaten zen. Depositu hartan igerian ibiltzen ziren umetan. Joxe Marik 12 urterekin ikasi zuen igerian, lehenago urpean ibiltzea gustatzen baitzitzaion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta geo, hortikan gora, hiru-etxeko etxe hoik denak ta…
-Ez. Hor zen, hiru-etxeku hortan, deposito haundi bat. Ta depositu harek, hoi gain-gaiñian iña du, deposito haundi harek, ba, suministratzen ziyon ura topuari.
-Topua beti ezautu dezu zuk hor?
-Beti ezautu det.
-Eta putzu hortan, osea, depositu hortan, bi zatitan zeon: bat horrela ta bestia horrela, ttikiya. Ba guk hor igeri itten genun. Bai. Urte batzuek izandu zien, horrea joaten giñanak, zanbuka itea o. Joe! Gustoa aski, bai!
-Eta igeri bazenekiten?
-Bai… igeri… nik igeri berandu ikasi nun. Hamabi urtetan o pixkat lehentxio ikasi nun, zergaitikan nik egiten nun buzeatu asko. Ta oain ere ni, itsasoa joaten naizenian, hondartza o hola, buzeatzen denbora gehio pasatzen det /pasatzeet/ igeritan baiño. Eta orduan ez nun preziso harrapatzen. Baiñon geo behin esan non: “hombre, ya ikasi behar det ba hau” ta segituan jarri nitzan ta… ta fuera.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia