Udareak lapurtzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-024-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Paper-fabrikako etxeen ingurua lehen nolakoa zen azaltzen du: Villa Guadalupe, Urugoitiaren etxea... Udareak lapurtzen zizkioten Urugoitiari, eta eskopetarekin ateratzen zen etxetik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: ERR-024/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Bestela, Zelaia zan hori?
-Bai.
-Baratzak o zeozer zeozten hor o…
-Eta… Hor baratzak ziren. Eta beheroxio, bueno, esango dizut hobekiyo, gora iyota nola gaztelu huandi hori, harriyak saihetsetik zintzilik daudela dirudi… Bueno, hori, horren gorago, hurrengua, hor zeon billa ttiki bat. Eta uste dut izena zula Villa Guadalupe. Uste dut, e! Guadalupe deitzen geniyon, hor bizi zen andre baten neskame o hola izango zan hua. Hor Poli? Polin familiya bizi zen hor.
-Bai, bai, bai, bai, entzuna dakat. Norbaitek kontatua, bai…
-Eta bestela…
-Geo…
-Lerro hortan etxe beak izango zian…
-Geo Urugoitia bizi zen papelera itxian, behetik gora gatozela, papeleran etxiak pasa eta horren aurka badago saio bat, saio bat, arbol batzuek eta atzian daude, eta hor zelai bat, eta hor nahi zuten uain itxiak in. Ta ez ziyoten /etziyoten/ ametitu. Eta hortxen dago…
-Hor zeon leheno etxe bat
-Hor, bai…
-Baserri bat o zeon hor…
-Etxe txiki bat. Bai zen…
-Zein zan hor bizi zana? Joxepa edo…
-Bai, baiño hori geo zen. Horren aurretik bizi zen Urugoitia. Urugoitia. Ta nik Urugoitia, ‘El viejo las peras’ deitzen geniyon, zertik horrek zun han pareta bat, etxian buelta guziyan, eta udariak izaten zitun. Eta guk gose urtiak izugarriyak’e zian, eta horrea joaten giñan ta auzoko mutikuak ta kanpotik etortzen zienak, ahal zuna, sartu ta atrako itten zun. Ta hoi eskopetakin ateatzen zen, noski.
-Oseake aserre, aserre…
-Bai, bai… Ta nik ez dut aitu baiño esan izandu diate tiro bat bota zula. Ez dakit /eztakit/.
-Ta ze bizi zan hor, bakarrik gizon hori?
-E? Nik ezautu nunian, ez dakit andria ikusi nun, osea, bizi nitzan hil zanian, ez dakit, baia nik bakarrik ikusi nun beti.
-Bai. Bai…
-Hoi zen alkatian aita o... Bai. Kargu altu baten aita zen hori. Urugoitia.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!