Errenteria (Gipuzkoa)

Ezkontzeko itxaron behar izan zutenekoa

Ezkontzeko itxaron behar izan zutenekoa <p>Ezkontzeko garaia iritsi zenean, etxekoei baimena eskatu zien. 24 urte zituela ezkondu zen Mila Errenterian. Ezkontzako bazkaria etxean egin zuten eta familiakoak elkartu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-013-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkontzeko garaia iritsi zenean, etxekoei baimena eskatu zien. 24 urte zituela ezkondu zen Mila Errenterian. Ezkontzako bazkaria etxean egin zuten eta familiakoak elkartu ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba, zuk esan zenien gurasoei ezkondu egin behar zenula?
- Bai, baiño lau urtera o hola. Lau urtera, bai. Ta maiatzian. Ta ez zuten nahi. Aiii… asko kosta… Ez nahi ez zutelako, baiño asko kostatzen zitzaion. Ta amonak esan zian: “Jo, itxoin in biharko duzute. Oaindikan preparatu ta dena itteko itxoin in biharko duzute”. Bueno, ez zitzaion asko gustatu nere mutillai, baiño “Bueno, bueno”. Setienbrian pentsatu genun gero. Pentstau genun setienbrian. Amai esan ta: “Jolin, nundikan… preparatzeko ta zea ta…”, esan ziyon beak “Si estamos esperando a preparar, no nos casamos nunca, asi que o nos casamos o no nos casamos. ¿Qué pasa?”. Nere ama ixil-ixilik eta “Bueno, bai”. Hor ezkondu giñan Arantzazuko Ama Birjiñan egunian.
- Izaten dala… Ze eguna da hoi?
- Bai.
- Ze egunetan da? Ze egunetan izaten da?
- “El día nueve de septiembre”.
- Aaa. Ta ze urtetan ezkondu ziñaten?
- Ba, ni hogeta lau urtekin eta bea hogeta bostekin. Urte eta erdi zen zaharragua ni baiño.
- Hemen Errenterin ezkondu ziñaten?
- Bai. Hemen jaio nitzan eta bataiatu´re bai, hor. Komuniyua´re hor in nun eta ezkondu´re hor egin nitzan.
- Eta nun egin zenuten bazkaria gero?
- Itxian! Oillaskuak eta zeak zertako zian? Itxian orduan! Bai, dena itxian.
- Eta ze elkartu ziñaten familikuak?
- Bai, familikuak juntatu giñan.
- Zure familikuak eta bere familikuak.
- Klaro, aman ahizpak eta lehengusuak; haien… gu bezela, haien familiya. Denak juntatu giñan. Han itxe… komedore haundiya genun. Mahaia, berriz, hau baiño haundiagua izango zen eta honenbesteraiño zabala. Eta bai, itxian in genun dena.
- Eta menu berexiya izango zan ba ezkontzakua, ez? Janari berexiya o…?
- Bueno, bizilagun batek lagundu ziyon amai ta ez naiz gogoratzen. Oillaskuak ziala badakit. Salda ona bai, gure itxian ez da sekula falta, ta hauen itxian´e ez. Salda ikaragarriya, ona. Eta geo beste… ez dakit postriak o ze izango zian. Gero zeozer… ez dakit zer. Ez naiz gogoratzen ya.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia