Apaizaren erreakzioarekin txundituta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-013-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Behin, Mila konfesatzera joan zenean, mutil batekin hasi zela kontatu zion apaizari. Gerora, apaizak galdetu zion ea musurik eman zion mutil-lagunari eta Milak ezetz erantzun zion; horren ostean, apaizak izandako erreakzioarekin txundituta gelditu zen Mila.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: ERR-013/034
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Zea, konfesatzea juan nitzan eta don Jose Maria Mujika. Majua, gaiñea! Hua bai zan apaiza majua! Eta nunbaitte esaten niyon gauzakin, mutil batekin hasi nitzala ta zea ta hola. Ta aber ze moduz nebillen beakin, ta oso kontentu, ta bai, ta bueno. Orduan dena kontatzen zitzaion apaizai! Eta esan zian behin aber zenbait denbora damakitten mutillakin, ta lau-bost hillabete o hola, ta “Muxu bat eman diyozu?”, “Eez —nik— eez”, “Ta beak ez dizu eman?”, “Eez”, “Ba nik obligatzen zaittut muxu bat emateko, zergatikan ikusten da oso mutil formala dela” esan zian. Ta utzi nittun geldi-geldi-geldiik iña utzi nittun.
- Baiña orduan ere ez zitzaion dena konfesatzen apaizari.
- Bai, gehiena bai.
- Bai?
- Gehiena bai. Ze pekatu genun? Ez giñan iñokin ibiltzen, ez genun ezer itten. Oain bezela? Ezta pentsatu ere! Hizketan ta, plan txukunian, dantzan ta zean ta… txistiak kontatu, parre in ta besteikan ez. Orduan ez giñan juaten, gaiñea, iñoa; ezta taberna batian´e sartzen. Behin ere ez.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!