Lehengo orrazkeren modak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-012-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Errenteriako Carasa dendan erosten zituen produktuak aipatzen ditu. Lehen modan zeuden orrazkerak aipatzen ditu: permanentea, Grace Kellyren mototsa, patillak, melena lisoak, togak... Toga zer zen azaltzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko martxoaren 23a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: ERR-012/013
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Negozioak, dendak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Orrazkerak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Merkataritza, dendak (kokapena)
Transkripzioa
- Eta ze produkto erosten zenitun Carasan? Gogoratzen zea?
- Permanentia iteko produktuak, geo… Permanentiak daka prozeso bat, ez? Bildu, likidua bereziya eman, ya iruditzen zaizunian kixkurtu dela, in behar dezu prozeso bat. Refuerzo bat deitzen dela, likido bat bota, eduki… Ba, hoiek erosten nittun. Txanpuak, lakak, tintiak, reflejuak… Garai haitan ille txuriya zutenai ematen geniyon, hola, urdiña edo grixa, hola. […].
- Gogoratzen naiz, bai.
- Bai, […] ta gauzak.
- Zer zeon modan? Ze orrazkera mota?
- Garai haitan itten zen permanente asko. Ez? Eta jende edadekua itten zun permanentia eta hiru o lau hillabetetan igual ez zen juten pelukerira, berriz hurrengo permanentia in arte. Berriz moztu ta permanentia. Jende gaztia maizo. Asko itten zian garai haitan ere etorri zen asko ere “el moño de la Grace Kelly, el moño” eta, hola, patillak, eta bueno, ere bai melenak lisuak, “la toga”, liso-lisuak eta…
- Toga zer zan?
- Toga zen illia orraztu bustiyian, orraztu liso-liso, bueltan, buelta emanez, illian, buruan. Eta gero askatu eta gelditzen zen liso-liso-lisua.
- Eta kardatuak eta hola ere…
- Kardatua nere garaiyian hasi zen. Ni ez nitzan gehiegi ibili kardatuan, biñon bai, pixkat kardatua bai, itten zen.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!