Batzokian bueltaka umetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-009-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Batzokia bere aitak egin zuen. Umetan asko joaten ziren, gehienetan antzerkia ikustera. Euskaraz ziren. Dantzak ere izaten ziren, eta kantatu egiten zuten. Abesti bat kantatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko martxoaren 16a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ERR-009/009
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak , Aisia » Kultura » Dantza , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak
Transkripzioa
- Batzokiya beti ezagutu zenun zuk hor?
- Batzokiya nere aittak in zun, e!
- A! Zure aitak.
- Bai, nere aittak in zun hua´re, bai. Nere bizi guziyan ezagutu dut, ta barrenan´e asko ibili nitzan umetan. Hoixe baietz.
- Umetan?
- Bai, klaro.
- Ze juten ziñan harea, jolastea ta hola?
- Gehienetan este… teatrua ta gauz hoik itten zian hor asko, ta hoik ikustea-ta juten giñan. Zeatik urruti xamar hemen bizi ezkeo, goian bizi giñan, ta amak ez zigun uzten kalea juten, Errenteriko kalea juten.
- Eta ze juten ziñaten, anai-arrebak Batzokira?
- Bai.
- Elkarrekin?
- Bai, elkarrekin juten giñan.
- Ta zenek eramaten zizuen, aitak o amak o…?
- Guri?
- Bai.
- Bueno, beatzi urte banittun orduan eta ibilli ere bakarrik ibiltzen giñan, biñon jeneralian izaten zan itxian norbaitte, lehengusua edo hola, umiak kontutzeko-ta eukitzen zuna nere amak. Eta harrekin juten giñan.
- […]
- Bai, harrekin juten giñan.
- Han esan dezu anatzerkia-ta ikusten zenutela.
- Hoixe, bai, bai.
- Nolako antzerkiak ziran haiek?
- Ui! Jesus! Ez naiz oain gogoratzen asko.
- Euskeraz izaten zian?
- Bai, bai, hoixe baietz! [Hua] dena euskalduna zan. Hoixe baietz! Bai, bai.
- Eta jende asko juten zan ikustea?
- Bai, bai.
- Dantzak-eta hola ere izaten zian?
- Baita ere, baita ere. Eta kanta…
- Kantak.
- Horko kantatzen zian kantak ere badakizkit, batzuk behintzat.
- Zein zian? Zein zian?
- Zein zian? Adibidez, bat kantatuko dizut:
“Gaztetasuna eta garbitasuna
—Ai! Oain ez naiz gogoratuko! Hara!—
duten laguntza zoriontasuna
zuzenak diralako gure buruko asmoak
arpegian barruan […] berriz bihotz alaia
ipintzen digu Jainkoak.
Tralara lara lara ra…”
Hoixe. Hoi adibidez. Hasi ta bukatu badakit.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!