Mari Kruz Mendizabal Etxeberria

Errenteria (Gipuzkoa) (1923)

Biografia

Errenteria-Oreretako Biteri kalean jaio zen. Ama, Ramona Etxeberria, herriko AƱabitarte baserrikoa zuen eta aita berriz, Pedro Mendizabal, Beizaman jaio baina Errenteriara etorria. Hamabi senidetan zaharrena zen Mari Kruz. Mojekin ibili zen eskolan,"Gurutzeko Alabetako"mojekin. Biteri kaletik Papeleraren ondoko etxe berrietara joan ziren bizitzera eta bederatzi urte arte han bizi izan zen. Aita kontratista zen eta etxeak eraikitzen zituen, berak eraikitako etxe ugari dago Errenteria-Oreretan, ez etxeak bakarrik bestelako eraikinak ere egin zituen, zubiak besteak beste. Horietako batzuk Agustinak auzoko lehenengo etxeak izan ziren, etxe txiki haietako batera joan zen bizitzera sendi osoa. Etxe alboan zegoen bulegoa eta Mari Kruz han aritzen zen paper-kontuekin aitari laguntzen. Hamazazpi urterekin ezagutu zuen bere senarra izango zena, Armando Lacombe, eta hogeita lau urte zituenean ezkondu ziren. Sei seme-alaba izan zituzten eta Mari Kruzek neskamea izaten zuen etxeko lanetan laguntzeko. Agustinetan bizi izan dira.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-009 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita etxegina zen; hark egindako lanak Bideoaren ikonoa
2 Aitaren bulegoan lanean Bideoaren ikonoa
3 Biterin jaio, etxe berrietan bizi Bideoaren ikonoa
4 Batzokian bueltaka umetan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 "Etxe poxpola" abestia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Batzokiko giroa: antzerkia, pospolinak Bideoaren ikonoa
7 Gerra hasi zenean, Beizamara Bideoaren ikonoa
8 Aita lanik gabe, bueltan Bideoaren ikonoa
9 Eskolan Gurutzeko Alaben ikastetxean Bideoaren ikonoa
10 Euskaraz ikasten, gerra aurretik Bideoaren ikonoa
11 Familian bertsozaleak Bideoaren ikonoa
12 Etxeko lanak Bideoaren ikonoa
13 Gurasoekin lanean; baratzea eta txerri-hiltzea Bideoaren ikonoa
14 Alamedan dantza eta Biterin paseatu Bideoaren ikonoa
15 Senarra nola ezagutu zuen Bideoaren ikonoa
16 Ezkontza, 24 urterekin; arreoa, bidaia Bideoaren ikonoa
17 Agustinak auzoa nolakoa zen Bideoaren ikonoa
18 Garai bateko plaza Bideoaren ikonoa
19 Enkarguz egindako etxeak Bideoaren ikonoa
20 Sukaldea eta etxeko otorduak Bideoaren ikonoa
21 Egun berezietako otorduak; janari denda Bideoaren ikonoa
22 Etorkinak eta lantegiak Bideoaren ikonoa
23 Olibet galletak; emakumeak lantegietan Bideoaren ikonoa
24 Inmigrazioa, gauza arrunta Bideoaren ikonoa
25 Errenteriako etxegileak Bideoaren ikonoa
26 Sei seme-alabetako lau etxean jaioak Bideoaren ikonoa
27 Haurrak eduki eta oilo salda Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia