Errenteria (Gipuzkoa)

Gerra hasierako gertaerak oroimenean ondo sartuta

Gerra hasierako gertaerak oroimenean ondo sartuta <p>Gerra hasi zenean, 7 urte zituen Jose Krutzek. Gogoan du lehenengo eguna: tiroak ziren eta nola-hala babestu ziren; soldadu batzuk etxera sartu ziren eta 14 urtetik gorako pertsonak eraman zituzten beraiekin; milizianoek 3 errekete hil zituzten trenetik; erreketeek Oiartzuna eraman zituzten gizonak, horien artean aita, baina zorionez denak bizirik bueltatu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-008-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zenean, 7 urte zituen Jose Krutzek. Gogoan du lehenengo eguna: tiroak ziren eta nola-hala babestu ziren; soldadu batzuk etxera sartu ziren eta 14 urtetik gorako pertsonak eraman zituzten beraiekin; milizianoek 3 errekete hil zituzten trenetik; erreketeek Oiartzuna eraman zituzten gizonak, horien artean aita, baina zorionez denak bizirik bueltatu ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hogeita lauan jaio ziñan zu.
- Beetziyan.
- Hogeita beatziyan. Hogeita hamaseian hasi zan gerra. Zazpi urte zenitun.
- Zazpi urte.
- Nola gogoratzen dezu hasiera hura?
- Bueno, ba, gu bizi giñen, esan dizuten bezela, Larre-Enea etxe txiki hortan. Eta gogoratzen naiz, ba, goizian oso goiz etorri zen handik, eta —nere amak Aurea zun izena eta— “Aurea, etxian al zeazte denak?” eta “Bai”, “Etorri denak honea, zuek hemen bakar-bakarrik”. Bakarrik geldittu giñen itxe hartan, gure familiya bakarrik. “Etorri Diputaziyoa, beti babes hobea izango dugu ta”. Eta hara jun giñan. Gu hiru senide giñan jaiyuak ya, eta laugarrena, ama zai zeon laugarrenakin. Eta denak hara pasa giñan. Aita ere bai. Eta ya, ba… zerbaitte jana-ta bazen, ta goiza ba. Tiroka-ta hasi zien, tiruak sumatzen zien, eta han zien gizonak, ba, in zuten lehiuak eta hola koltxoiakin-ta estali balen bat sartzen bazen, ba, ille tartean gelditzeko. Eta halako batian —goiz erdiya zen; ze izango zien, ba? hamarrak o hamaikak o hola izango zien, eta—“pom! pom!” atia, “¡Abran! —iñez—¡Abran!”. Ta barrendik gizonak “Bai, bai, espera un momento que estamos quitando los colchones que… para que las balas no entren hemos puesto”, “Pues, ¡Pronto! ¡Pronto!”. Halako batian kendu zuten koltxoia ta “paa!” atia bota zuten. Bueno, iriki zuten golpe batekin. Eta “¡Manos arriba todos!”. Haurrak aurrian, primera filan, eta atzian emakumiak eta gizonak eta. “Los mayores de catorce años que salgan”, atera zittuzten. Bazien. Bi-o bazien, bat hamasei urtekua, bestia hemezortzikua. Hemezortzi urtekua bizi da ondik. Ezkondu zen eta hemen Errenteriyan fabrika batian, hemen, hemen zeon fabrika, “[…]” egondu zen kontable. Eta gero alargundu in zen eta jesuita jun zan. Ta oan zean dago, Bilbon. Biñon ya baditu harek larogeita… —ni baiñon hamar urte zaharrao izango zen—ba, larogeita hamar. Ta bizi da oaindik.
- Bizi da oaindik?
- Bai, zeatik nere aita hil zanian, nunbaitte eskela ikusi zun, ta nee amai bialdu ziyon pesamea ta. Bai. Ramon Agirre. Bai.
- Eta esan dezu, orduan, atera in [ziatela].
- Bai. Eta orduan eman zittuzten… Gero han pasa zen reketiak zien eta ez zien Errenteriyan sartu. Gabierrotaiño bakarra geldittu zien. Ta, orduan, sartu zen tren bat miliziano —orduan milizianuak deitzen zien republikanuai—… sartu zien trenian eta tiroz hiru errekete hil zittuzten. Eta bestiak sutu zien eta konturatu zienian trenetik zela, […] trenan atzetik “pin-pan!” tiroka, ta orduan trena berriz atzeraka jo ta…
- Harrapatu zituzten.
- Ez, ez, ez zittuzten harrapatu!
- A! Ez zittuzten harrapatu?
- Ez, ez ke ba! Ez zien ausartu trenan atzetik gehio jutia haik harrapatzeati, zeatik blindatua zeon ta.
- Ya, ya, ya.
- Eta gero, egun hartan, reketiak erretiratu in zien Oiartzuna. Ta gure aitta eraman in zuten. Gure aita ta beste gizon asko! Ta emakume gehienak senarrik gabe geldittu zien. Eta, zorionez, bat o beste gerran hil zien haitakoak, baiñon denak bueltan etorri zien. Gero hemen sartu zianian, ya iraillian 13an sartu zianian, berak´e atzetik libre etorri zien, baiñon preso han egondu zien Oiartzunen.
- Zenbat denboraz?
- Ba, bi hillabete. Bi hillabete exkaxak. Bi hillabete.
- Esan dezu iraillak 13.
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia