Jose Krutz Sarasola Mitxelena

Errenteria (Gipuzkoa) (1929)

Biografia

Errenteria-Oreretako Gabierrota auzoko Larre-Enea etxean jaio zen Jose Krutz. Ama Oiartzungoa zuen, baina baserria Errenteriatik kilometro batera gelditzen zen; aita, berriz, Beasainen jaioa zen, baina 10 urterekin Arrieta Ebanisteriara etorria, mantenu truke lanbidea ikastera. Mojekin ibili zen eskolan,"Gurutzeko Alabekin", 7 urtera arte. Ondoren, Aierbe ahizpekin eskola partikularrak hartzen aritu zen 3 urtez. Eta gogoan du gero fraideekin pasa zituen urteetan asko ikasi zuela. Hamalau urterekin Elizalde burdindegian laguntzen hasi zen arratsaldetan. Handik urte batzuetara arduradun izendatu zuten. Bertan aritu zen hamabi urtez. 1956an bere burdindegia ireki zuen, Sarasola izenekoa, Errenteriako Foruen Plazan. 1957an ezkondu zen Miren Lete errenteriarrarekin, eta biak aritu ziren dendan lanean. 1980ko krisia zela-eta, handik bi urtera saldu egin behar izan zuen ferreteria eta jubilatu egin zen. Bi alaba ditu.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-008 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gabierrota lehen Bideoaren ikonoa
2 Hainbat lekutan ikasten ibilia Bideoaren ikonoa
3 Zumardi Handia Bideoaren ikonoa
4 Ibaia garbitzen zutenekoa Bideoaren ikonoa
5 Etxebizitzaren kultura aldatu egin da Bideoaren ikonoa
6 Aita ebanista bizi guztian Bideoaren ikonoa
7 Gerra hasierako gertaerak oroimenean ondo sartuta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Gerran Errenteria hustu egin zen, baina beraiek han geratu ziren Bideoaren ikonoa
9 Gurasoek ez zuten elkarteetan sartu nahi izaten Bideoaren ikonoa
10 Osabaren oroimena oso bizirik Bideoaren ikonoa
11 Etxeberrietako auzoaren sorrera Bideoaren ikonoa
12 Eskola utzi eta egun bertan lanean hasi Bideoaren ikonoa
13 Elizalde burdindegian lanean Bideoaren ikonoa
14 Bezeroak lehen hobeto zaintzen ziren Bideoaren ikonoa
15 Bezeroek inportazioko materiala eskatzean, kontrabandoa Bideoaren ikonoa
16 Espainian izandako blokeo ekonomikoaren ondorioak Bideoaren ikonoa
17 Dendariak eta bezeroak elkarri laguntzen Bideoaren ikonoa
18 Lehengo salmenta-neurriak eta zorrak Bideoaren ikonoa
19 Errenteriako feriaren garai onak eta geroko beherakada Bideoaren ikonoa
20 Errenteriako industriaren bizia Bideoaren ikonoa
21 Aitaginarreba abertzalea Bideoaren ikonoa
22 Madalenetako failak Bideoaren ikonoa
23 Zumardian musika ostegunetan eta igandetan Bideoaren ikonoa
24 Neskek nola aukeratzen zituzten mutilak Bideoaren ikonoa
25 30 urte burdindegian lan egin ostean, erretiroa hartu zuen Bideoaren ikonoa
26 Hirigintza antolatzeko koordinakundea Bideoaren ikonoa
27 Kanpotik etorritako jende-uholdea Bideoaren ikonoa
28 Kanpoko jendea etorri zen garaiko kredituak Bideoaren ikonoa
29 Errenterian erdara nagusitu; herri txikietan, ordea, euskara Bideoaren ikonoa
30 Sagardotegietako giroa Errenterian Bideoaren ikonoa
31 Sagardotegian lotan gelditzen zirenak ere Bideoaren ikonoa
32 Herriko pertsonaia xelebreak Bideoaren ikonoa
33 Merkataritza txikiaren beherakada Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia