Familia guztia "zerrenda beltzean"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Tolosan zeudela Errenteriara bisita bat egitera joatea erabaki zuten Begoñak, amak eta ahizpek, baina lagun batek handik joateko esan omen zien, haiek atxilo hartzeko agindua emana zegoela eta. Izan ere, Itxarkundia batailoiko komandantea eta kapitaina baitziren Begoñaren anaia Felipe eta Alejandro.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 11a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: ERR-001/007
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan
Transkripzioa
- Gero, hala, esan deana: nere ahizpa-ta etorri-ta in zianian, “Errenteria buelta bat ingo al deu?”. Hola, gure ahizpan lagunak sarrera xamarren bizi zian. Jun giñan ta “Garbiñe, baiño etorri al zeate? Jun zaittezte e! Lista negran zaude ta detenittu ingo zaittue ta!” Bueno, hurrengo tranbia ahal gendun bezela hartu ta akabo! Gero Errenteria jun? Jun hai!
- Zer zan ba “lista negra” hua?
- Detenitzeko, zean, listan zeola.
- Reketek idatzita?
- Klaro!
- Eta zuen famili guztiya egongo zan “lista negra”n.
- Bueno! Nere anaia Felipe horrei bi “pena de muerte” atera zizkan, prisionero in ta Santoñan kartzelan egon zanen.
- Hua´re, Felipe´re, gudari sartu zan?
- “Batallón Itxarkundia”ko komandantia zan. Eta Alejandro, berriz, kapitana.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!