Pilar Beriain Taberna
Errenteria (Gipuzkoa) (1934)
Biografia
Hamar urte zituela etorri zen Pilar Errenteriako Oleta baserrira, izeba-osaben etxera, Ibarratik. Ibarrako gurasoek Fraisoron jaso zuten Pilar eurek hazi eta hezteko. Eskolan Ibarran ibili zen, oso gutxi. Oletara etorrita lanean aritzen zen egun osoan, baserrian, jolasteko ere tarterik gabe. Izebarekin batera merkatura jaisten zen esnea eta barazkiak saltzera. Berak hemezortzi urte zituenean hil zen izeba eta baserriko lan asko berak egiten zituen. Oleta ondoko Etxetxiki baserrian bizi zen Joxe Antonio Ezeizarekin ezkondu zen eta Etxetxikin jarri ziren bizitzen, senarraren baserrian. Senarrak Iberdueron egiten zuen lana eta txekor batzuk hazten zituzten gero saltzeko. Bi alaba izan zituzten. Ezkonduz geroztik Etxetxikin bizi izan da Pilar.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-031 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute