Joxe Mari Carrere Zabala
Errenteria (Gipuzkoa) (1963)
Biografia
Pasai Donibanen egin zituen lehen urteak, baina 2-3 urte zituela familia Errenteriara joan zen bizitzera, Galtzaraborda auzora. Ama Errenteriakoa zen (Luixita Zalaba); aita, berriz, Alegikoa (baina 13 urtetatik Pasai Donibanen bizi zen). Herriko eskola publikoan egin zituen ikasketak, dena gaztelaniaz, eta ondoren Peñaflorida Institutuan ikasgai batzuk euskaraz egiteko aukera izan zuen. Euskal kulturan barneratzen ere hasi zen. 16 urte zituela, Oiartzungo Intxixu antzerki taldean hasi zen. Koldo Ameztoiren bitartez, ipuin-kontakaritzara gerturatu zen. Ipuin-kontalaria da Joxe Mari, eta normalean helduentzat egiten ditu saioak. Politikagintzan ere jarduten du, baina elkarrizketa ipuin-kontalaritzaren inguruan egin genion.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-058 | 2019 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
ERR-059 | 2019 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute