Ermua (Bizkaia)

Gabonetako afaria

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-173-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Intxaur-saltsa prestatzerako orduan kantuz aritzen ziren. Familia bati buruzko anekdota kontatzen du. Bixigua etxe guztietan jaten zuten. Gerra garaiko gertakizun bat kontatzen dute. Olio-azak jaten zituzten gabonetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Miren: Ba "bueno ama", bueno, danak dia itxuria zaharrak guk esaten doguzenak eta.. bueno...
- Eta noiz hasten zarete…
- Mi.: Eta "txistiak esan bihar douz" ta "¿Vas a contar los de siempre?", [...].
- Noiz hasten zarete kantuan gabon gauean, adibidez? afaldu ta berehala?
- Maria: Afaldu ta berihala.
- Mi.: Bai! Buenooo! Lehenau ba intxor-saltsia itteko prestatzen.
- Ma.: Goixaldera...
- Mi.: Badakizu, zerak, intxorrak apurtu, apartau ta holan zerekin kirri-karra...
- Ma.: Botilla batekin...
- Mi.: Ta harek itten ba kantuan egoten giñan! kantuan beti! beti kantuan.
- Ma.: Ta esaten dotsut, ba, gure auzokuak ze itten eben. Ba aitta... aittakin bizi zian seme-alaba batzuk; amarik ez eken, hilda gaztetan. Ta aittak intxaurrak eta sagarrak ba zakutxo batzuetan
goiko laratzian esegitta eukitzen zittuan. Ta gabon egunian aittak ya subilak-eta preparatzen zittuan, sua eitteko, beheko sua. Ta esaten otsen seme-alaberi: "Bueno, gaur berakatz-saldia bakarrik bazkaltzeko". Ta, ba, zain egoten zian anai-arrebok, aittak noz bajatuko harek intxaurrak eta sagarrak, zuritzeko, konpota eitteko sagarrekin. Bostak aldian-edo bajatzen zittuan eta kutxillotxu bi zorrotz-zorrotz einda emoten otsezen seme-alaberi, azala kentzeko sagarreri. Aittak esaten otsen: "Honek zorrotz-zorrotzak daoz ta kontuz, e! Azala mehe kendu gero sagarrari! Ta Balbina zan, ta Julio zan anaia. Ta Balbinak kontatzen eban: "Gu berakatz-saldia janda bakarrik gosiak egoten gintzazen ta harek sagar-azalak danak jaten giñuzen, Juliok [..]".
- Dena gutxi, ezta?
- Mi.: Jatekua be dana zan diferentia.
- Ma.: Buenooo...!
- Mi.: Bixigua etxe... leku guztietan eoten zan, ez zan oingo moduko karua. Ba ez dakit... Neri akordatzen jata gerra-denporan hamen frentia euan, ezta? Eibartik honutz giñan alde batekuak eta Elgoibartik harutz… Ta gure aitta, zelan hona arraiñik ez zan etortzen –Gabonak pasau genduzen gerratian–, ba Durangora juan zan oiñazian, bixigua ekartzera. Ze hain zan inportantia bixigua jatia! Eta hainbeste bixigukin oiñez etorri zan. Orduan ez eguan [...] gerra-denporan geuazen, ta...
- Eta jokuan egiten ahal duzue?
- Mi.: Buenooo!
- Ma.: Bai, oin be eitten dou ta! Bueno, jokuan...! Ta orixo-azia zan beste gauza bat.
- Mi.: Baitta.
- Ma.: Gure ama hasten zan, Arrate... Nik Kepe nekan aizta bat, Kepe eban izena. Ta... Jatorra zan, e! Bueno..! Jatorra! Ta gure ama hasten zan, ba, sukaldia jaso bazkalonduan ta ontzixak garbittu ta dana ta azak txikitzen. "Ene, amaa! –zenbat bider esaten otsan– Ene, amaa! Gabonak eta... azak jan bihar douz?!". Ba bostetarako hasten zan orixo-aziori ipintzen; ba seiretarako, 8retan edo 9retan jateko, mela-mela. Ene! orixo-aza bako etxerik ez euan! Ez, orixo-aziori...
- Mi.: Ointxe be badaoz, e? Nire lehengosiña batek esaten dau bere seme-alabak derrigor biher izaten dabela: "Ama, hori ez laga ein barik, e?" ta olixo-azia beti jaten ei dabe, ointxe be bai.
- Bai, lehentxoago ere hori esan diguzu, bai.
- Ma.: Bai. Gure... zera, nik alaba bat Vitorixan bizi dot, Maite, ezta? Ta haren gizona, ba esan dotsutena, haxe rubixua, ta harek esaten dotsala beraaz ezkondu zala. Ba harek urtero ipintzen dabe, bai Gabon egunian eta bai Urtebarri egunian, e? Orixo-azia beti-beti-beti.

Egilea(k): Oier Aznal (Eibar BHI) , Guadalupe Caceres (Eibar BHI) , Aimar Morla (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia