Miren Areitioaurtena Isasi-Isasmendi Lanas
Ermua (Bizkaia) (1921-2003)
Biografia
Ermuan jaio zen 1921ean. Bere ama Bernardak, tren-geltokiaren erromarak igo eta jaisteko ardura zuen; senide guztiak "Erromaretakuak" bezala ezagutu izan badituzte ere, berari Miren "Lanas" deitu izan zaio, artilea saldu eta jertseak egiteko dendatxo bat zabaldu zuenetik Izelaieta kaleko lehen pegoran. Niceto Onandia Telleria ermuarrarekin ezkondu eta 5 seme-alaba izan zituen. Kantuen letretarako memoria aparta zuen eta Maria Bengoetxea Isasi-Isasmendi, Maria "Txindurri" bere lehengusinarekin Arrate Irratiko eta Euskadi Irratiko saio ugaritan parte hartu izan zuen kantu eta kontuok aireratuz. `Eibar kantuan´ liburuan ere bien kantu-testigantza dator jasota. Euban hil zen 2003ko otsailaren 25ean. Hizkera: ermuarrera.
Zintak
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute