Ermua (Bizkaia)

Bilboko kartzeletara senideak bisitatzera

Bilboko kartzeletara senideak bisitatzera Hamazazpi urterekin edozer egiteko gauza zen. Bilbora joaten zen preso zeuden anaia eta senideak bisitatzera. Anaia barku batean egon zen preso. Bisita batean anaiarekin izandako gorabeherak. Krispinesiak oparia kendu nahi izan zion.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-040-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hamazazpi urterekin edozer egiteko gauza zen. Bilbora joaten zen preso zeuden anaia eta senideak bisitatzera. Anaia barku batean egon zen preso. Bisita batean anaiarekin izandako gorabeherak. Krispinesiak oparia kendu nahi izan zion.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta salbokondukto horri esker zer egin zeinkian? Norako, nun pasatzeko?
-Nik ez dakitt honako bakarrik zan ala geroko bazan, hori ez jata (etxata) akordatzen ondo. Baiña hori halaxik ein neban. Hamasei urtekin ni nitzan kapaz edozetara fateko, edozein. Eitten neban fan Bilbora, lo ein, bisittau karzelakuak; zelan euazen karzelan. Eta gero Luki euan barkuan. Goixao-goixao joan, bisittau harek eta gero barkora Lukigana. Ta baten politta pasau jatan ba. Ba Luke euan barkuan, eta barkuan be txarto berba eitteko, porke illaran gelditzen giñan, eta aa!, ta zarataka. Eta ni barkuan noz joango hara. Emon eitten oskuen permisua sartzeko batera. Ta militar bat hasi jatan lorak botatzen. "A mí tonterías no me digas, a mí déjame hablar con mi hermano a solas tranquilamente porque si no no hablo" Nik pentsauko neban ba? Ta harek militarrak zer ein eban, deittu Lukeni, izena ta apellidua hartu ostazen. Lukiri deittu ta joan, ta ni joateko. Ta joan nitzan eta bixok. Nere poza. "Ene!", esan notsan Lukeni "zelako ederto bixok!". "Ederto? Militarregaz zer darabin hik?". Hasarre, hasarre. Militarreaz traturik ez eukitzeko. Pentsaizu berai ein otsan bentajia, neretako zan poza. Ta oindio militarreri kaso eitten. Haxezan txarra berandako. "Militarregaz laguntasuna? Militarrekin? Zer darabin hik?". Ni pozarren, berriz. Bestela [...] bisittia militarraz tratatzia baiño. Nere anaiak.
-Barku bat?
-Bai, barko bat euan. Gaiñera han euan Ermuako [...], izena eta apellidua ez jat (etxat) akordatzen, famosua zan, artistia zan. Ta beran barkua ein eban berak. Eurak euazen barkuan, hori..., izena [ez jata] etxata akordatzen oin. Eta euazen barkuan, eta harek ein eban barko bat baiña polittaua!, eurak euazena. Ta ni fan nitzanian bisittatzera emun osten barkua entregatzeko beran familixiai. Ta Krispenesiak ikusi. Krispinesia zuk ez dakizu zein zan. Gogoratzen zara? Zan elementua! Ene, ama! Ze zan ha! Ze zan ha! Ta ikusi ninduanian joan zan kuartelera. Pentsaizu. Ene! Baiña ez osten kendu, e. Nik emon notsen familixakuei ta. Eske iñok be ez ekan sabakonduktoik. Neuk be gaztia nitzalako. Nausixei ez otsen emoten. Ta ibiltzen nitzan edozein lekutara. Nere kapazidadia orduan, ez ostan inporta ez militarrik eta ez iñobez neuria eitteko. Zelan izaten dien gauzak, e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia