Ermua (Bizkaia)

Errepublikaren aldarrikapena Ermuan

Errepublikaren aldarrikapena Ermuan <p>Gogoan du eskolara zihoala nola ikusi zuen Droget udaletxeko balkoitik txapligua botatzen errepublika aldarrikatu zen egunean. 1933an eman zieten andrazkoei boto eskubidea. Ermuko emakume baten adierazpenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gogoan du eskolara zihoala nola ikusi zuen Droget udaletxeko balkoitik txapligua botatzen errepublika aldarrikatu zen egunean. 1933an eman zieten andrazkoei boto eskubidea. Ermuko emakume baten adierazpenak.

Transkripzioa

- Eta nik gauzak akordatzen jatazenak, sei urte nekazela proklamau zan Ermuan "La Segunda República, el 14 de abril del año treinta y uno". Ta ointxe be ikusten nago aiuntamentuko balkoittik Drogetek zelan txapliuak botatzen ibili zan. Txapliuak botatzen. Haxe dakat nik; ni eskolarako..., oinddio Eskola Txikixan nebilen, Eskola txikixa esaten gontsan. Hantxe, eta Drogetek aiuntamentuko balkoittik benga txafliuak botatzen.
- Haxe dakazu.
- Txafliuak. Eta gero gorrixak "el año treinta y tres" be, zelan andrazkuei emon otsen botua -andrazkuak ez eken botorik "hasta el año treinta y tres"-. Ta Lukrezia [...]nekua, Eizagirre. "Hamen nago hamen, andrazkuak be hamen gaozak gu", plazan erdi-erdixan jarri ta. "Hamen gaozak andrazkuak be, oin arte ez juau (etxuau) euki baiña oin hamen jakau!".
- Pozik androk.
- Horrek gerra aurrekuak. Gero gerria etorri zan eta ez eskola eta ez prozesiño.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia