Ermua (Bizkaia)

Ermuan egindako pistolak

Ermuan egindako pistolak Hainbat ermuar eskuindar kartzelan egon zen pistolak banatu eta saltzeagatik. Pistolak egiten ziren Ermuko hainbat fabrikatan. Hileta batera etorri zen jeneral batek pistola bat lapurtu zien. Pistola-fabriken zerrenda.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hainbat ermuar eskuindar kartzelan egon zen pistolak banatu eta saltzeagatik. Pistolak egiten ziren Ermuko hainbat fabrikatan. Hileta batera etorri zen jeneral batek pistola bat lapurtu zien. Pistola-fabriken zerrenda.

Transkripzioa

-"Esos todos estuvieron en la cárcel. Sabes porqué estuvieron en la cárcel? Estaban preparaos para la guerra, preparando para la guerra. Las pistolas vendían esos."
-Nun?
-Esango dotsut. Horrek pistolak saltzen zittuen. Saldu ez, esango dotsut. Eitten eben pistolak gorde eurak "para la guerra esta, para la querra aquella", ta ladrillua sartu. Tenían un pedido de París, o de Francia o de Alemania o de lo que fuera. Allí mandaban los ladrillos y ellos se quedaban con las armas. Estos se quedaban con las armas.
-Horrek armok Ermuan eitten zien?
-Bai, Ermuan. Gure etxian eingo zian bastante, Pedro Atxanian. Danak eruan zittuen. Etorri zan jeneral bat ona, "General Pinto" edo ez dakit zein zan, etorri zan Ermura "al entierro de Ignacio Olañeta". Sartu zien gure etxera, Pedro Atxanera, ta pistola bat topau eben. Bere pistola zarra bota bai, ta haxe hartu eta haxe eruan eban. "General Pinto". Haxe eruan eban harek. Harek be lapurretan ein. Danak!
-Nun egiten ziren pistolak?
-Salaverria, Lomiño, Atxa, Urreta...
-Bizikletak ez?
-Bizikleta gehixen Urretak. Bizikleta asuntuan Urreta izan zan gehixen. Baiña pistolak eitten zien lelengo hori. Lomiñon bat, Pedratxanian (Pedro Atxa) bi, este... Eros, Eizagirres; Eizagirre Hermanos ez dakit zer, Eizagirre Hermanos. Droget euan hantxe sartuta; harek be bai. Ta gero separau ein zien eta ipini eben hiruk: Migel Kantabria, Droget eta zerak. Eta horrek, joan zan hara eta handik hona ekarri zittuan. Dirua ekarri eban harek. Dirua, hamar mila pezeta berak ipini bakarrik. Era gero kalera bota. Haundixak ein zittuen horrek!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia