Ermua (Bizkaia)

Zelan hil da Kristo?

Zelan hil da Kristo? <p>Pazkuazkoa egiteko txartel berdea lortu behar zen. Horretarako, doktrinari buruzko galdeketa gainditu behar. Kristo zelan hil zen galdetu zion apaizak bati. Txiste barregarria.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-036-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pazkuazkoa egiteko txartel berdea lortu behar zen. Horretarako, doktrinari buruzko galdeketa gainditu behar. Kristo zelan hil zen galdetu zion apaizak bati. Txiste barregarria.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Txartela zer zan?
-Paskuazkua eitteko, berdia. Zurixa ez dakit zetarako zan. Neri akordatzen jata txartel berdia gero, paskuakua eitteko txartela bihar zan, dotriñia jakin bihar zan horretarako. Aintxiñan pasau, hor joianaz lagun bat. "Gure etxian tabarra kristona emoten jostek eta banajoiak paskuakua eitteko txarteletara". "Ene, neuk be eingo neukek ba" ta. "Esango dostak ze preguntatzen duen elixan" ta "bai, esango duat". "Ze pasatzen da?" ta, "hamen nator txarteletara, gure etxian bake txarra dakat eta, paskuakua eitteko". "Hi dotriñatik be ondo egongo haiz?" "Bai, pentsatzen jatak baietz, dotrinatik ondo nagola". "Orduan jakingo dok, eztok, Jesukristo zelan hil dan" eta. "Koño, koño, koño, Jesukristo hilda dagola? Ni ez naz enterau Jesukristo hilda dagonik". "Ba zelan hil dan ez badakik, etxera joan eta ikasi dotrinia eta etorri bixar". Lagunak esan dotsa: "Hi, preguntau..." "Ez dakik asko zer preguntau dosten. Jesus dakitteten zelan hil dan" eta. "Nik gaixorik dagonik be ez juat (etxuat) jakin. (Barreak). Txarteletara joanda.
-Zerak emongo otsen hari txartela.
-Bai ba. Gaixorik dagonik be ez juat (etxuat) jakin eta txarteletera joateko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia