"Hik baheki euskeraz nik erderaz dakitten moduan..."
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-036-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita dantzari amorratua. Ez ei zuen erdaraz ikasi. Eibarko estazioan fakturazioak egiten zituen, eta behin batek adar-soinuan galdetu zion: "Vitoriano, qué tal con el castellano?", eta aitaren erantzuna: "Hik baheki euskeraz nik erderaz dakitten moduan...". Bertsopaperak irakurtzen zizkion aitari. Drogeten Iturri aldizkaria irakurtzen du. Lazkao Txikiren liburua.
- Proiektua: Ermuko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Esti Gonzalez
- Data: 2007(e)ko azaroaren 19a
- Iraupena: 0:02:38
- Erref: ERM-036/020
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Esti Gonzalez
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Bertsolaritza , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- A, berak esaten ostan, gaiñera. "Aitta, eskolara ta?" "Ni eskolara gitxi joan non, dantzan gehixao gustatzen jatanan eta". "Ze eitten zenduen?". Ba ganauzaiñara bialdutakuan, gaztaiña-zuluak egoten zien haundixak. Gaztaña-zuluak ba gaztaiñak eta behian lekua haundixa ta. Terreno saillian. Ta gaztaiña-zuluak, berak soiñua jo eta berak dantzan eiñ. Dantzan hantxe be. Dantzari kristona zonan, dantzan nahixao eskolara joatia baiño. Eta horregaittik gero. Periodikua beti hartu bihar izaten eban. Ta irakurten eban ba. Baiña sekula ez eban ikasi erderaz ondo. Danekin aittu, e, erdi erdera erdi kastillano. Amak zoragarri ekixan, baiña harek ez. Pentsaizu, Eibarren Aurrerako almazenian zenbat urtian egon zan eta. Orduan fakturaziñuak eitten zian, "grandia" ta "pequeñia" esaten otsen, "facturación grande y facturación pequeña" Eibarko estaziñuan. Faktore bat euan gure aittari ulia hartzen beti.
- Zer zan faktoria?
- Faktoria zan ba zerak eitten zittuena, fakturatzen zittuenak. Ta zelan esan otsan baten? "Vitoriano!" "Qué?" "Qué tal andamos con el castellano?" "Hik baheki euskeraz nik erderaz dakitteten moduan hobe izango litzakek!". "Qué bien le has contestado!", jefiak. Euskeraz tautik be ez ekixan, eta guriak erderaz aitzen eban. Itten zittuan, fakturaziño guztiak berak itten zittuan. Erdi erdera erdi euskera. "Hik baheki euskeraz nik erderaz dakitteten moduan". Ta periodikua be irakurten eban ba. Baiña euskeraz harek, erderaz, e... Gero be nik euskeraz dakitteten edo irakurten doten beste aittagaittik. Gure aitta hankia ebaitta egon zanian, gustatzen jakozen bertsuak eta! Esaten osta ze: "Hi, hik ederto irakurten don eta hamen jakanadaz kantu-papelak eta bertsuenak eta". Euskeraz irakurri bihar izaten notsan dana. Nik usten dot orduan praktikau nitzala puxkat euskeraz irakurten.
- Drogeteniturri irakurtzen dozu?
- Bai. Hasi ta akabau. Baitta... Beste bat dakat euskerazkua Aranberrik erregalautakua, txiste morduakin eta. Eta Asierrek erregalau ostan Lazkao Txikin liburua. Bai-bai. Asier! Ez, hori zeuri erregalatzen dotsut. Ederto. Hango txiste batzuekin nahikua barre eraitten otsen gurasueri. Eske txiste bat da gaiñera barregarrixa batena, e.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!