Ermua (Bizkaia)

'Senarrak emazteari'

'Senarrak emazteari' <p>"Andria daukat alkate" zatia kantatzen du. Komentarioak. Zarzuelak kantatzen ei zituzten asko etxean. Amagandik etorri zaie zaletasuna. Anaiak-eta habanerak maite.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Andria daukat alkate" zatia kantatzen du. Komentarioak. Zarzuelak kantatzen ei zituzten asko etxean. Amagandik etorri zaie zaletasuna. Anaiak-eta habanerak maite.

Transkripzioa

Andria daukat alkate
errespetua aparte,
gizonamorroi
galtza zarrekin
andria galai jantzita,
hau dala diferentzia
nork hartu pazientzia
nik daukat penitentzia.

(Barreak). Ahaztu [..], ez [...] akordatzen. Sarrittan pentsatzen dot. Gure Olatzek lenguan etara ostan zera, grabatzekua, eta esan ostan: "ama, kantaizuz", ta bai, ein bihar dot ba aber zelan urtetzen dostazen. Hainbeste kantu, gaiñra, ahaztutzen nao. Oin sosa-sosa, ikusi telebisiño zarrok, urtetzen dabenak ganorabakuak gaiñera ganorabakuak dia batzuk. Ja-ja, ahaztutzen lengo kantak, zerak. Donostiakuak be asko nekixezen nik. Donostiako Gaztelupeko... Eta gero, zera, eta baekezen asko-asko, amak be baekan eta Miren eta nik kantatzen genduan asko holan pelukerixan eta, hasieran ez zan egoten lan asko be ta, kantatzen genduzen honek "zarzuelas".
-Zartzuelak...
-Zerana hori, Katiuska-na dana, dan-dan-dana, hasi ta akabau kantatzen genduan zarzuelak. Eta, bueno, zeranak, "Caserío"na be bai, eta holako kantuak asko eitten genduzen. Gure etxian ohittura haundixa euan kantuan eitteko. Jokuan edo zera bai, baiña kanturako gehixao. Sobre todo amagandik, aitta ez baiña. Amagandik eta honek anaiak-eta be, bueno, puff! Habanerak-eta kantatzen zittuen kuadrillak, ikusgarri kantatzen eben lehen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia