Ermua (Bizkaia)

Ehizarik onena, zailena

Ehizarik onena, zailena Zirarragarrienak ehiza zailak ei dira. Errazena: itxoin, eta datozenean tiratu, baina horrek ez du hainbeste grazia. Txakur barik ere egin izan du eperretan. Oilagorretan txakurrarekin, berarentzat onena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-008-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zirarragarrienak ehiza zailak ei dira. Errazena: itxoin, eta datozenean tiratu, baina horrek ez du hainbeste grazia. Txakur barik ere egin izan du eperretan. Oilagorretan txakurrarekin, berarentzat onena.

Transkripzioa

-Esan leike kazarixendako kazia zenbat eta zailagua polittaua dala?
-Nik neuk pentsatzen dot baietz, neutako bai. Neuretako bai, ze erreza, errezena zein dok? Jarri pasian eta eon, itxain. Ein hamarretakua ta datozenian tiratu. Ta zenbat eta eskupeta hobia ta kartutxo hobiak bentaja, punto! Eta hi ba neu be egon nok iñoz. Bale! Baiña ez dok neuretako hainbeste emozionante bestia, oillagorretia edo eperretan edo moruan. Eperretia be ein juat nik txakur barik. Orduan Bianara joaten giñanian motorrian eta txakur barik. Baiña txakurrakin be ein juat. Eta, klaro, txakurra ikasitta egon bihar dok ondo. Baiña txakurrakin asko hobeto, emozionantiaua dok... Klaro, txakurra ikusten dok lanian han makur-makur einda ta bestia ta. Hobiaua dok, ze nobera eperretan dabilleniak dok, noberak ikusten badau bandua, segiru. Ta ostantzian hoiala bu! jaikitzen dokk eta , inesperadamente ta, ba. Joten ba dok bien eta bestela aurrera. Baina ez dok, diferentzia haundixa daok neretako. Oilagorretia dok neuretako onena. Hamen, e, hamen, klaro.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia