Ermua (Bizkaia)

"Olixo-azia" eta marraskiloak

"Olixo-azia" eta marraskiloak Olio-azak tipikoa zen Gabonetan. Olioak hobetuko ei zituen, osterantzean barik jango zirelako. Marraskiloak ere jaten ziren, bai Gabonetan eta bai bestela. Kastilano jendeak orain urte guztian jaten ei ditu marraskiloak, eta hartu berriak, gainera. Baina orduan aurrez hartuta eta lehortuta jaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-001-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Olio-azak tipikoa zen Gabonetan. Olioak hobetuko ei zituen, osterantzean barik jango zirelako. Marraskiloak ere jaten ziren, bai Gabonetan eta bai bestela. Kastilano jendeak orain urte guztian jaten ei ditu marraskiloak, eta hartu berriak, gainera. Baina orduan aurrez hartuta eta lehortuta jaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gabonetako hori (intxaur-saltsa). Hori eta karakolak.
-Marraskiloak hemen jaten dira?
-Bai, bai, marraskiloak be jaten dia, bai. Gabonetan bai eta ostientzian be bai. Eta olixo-azia, ni aza zalia ez nok baiña olixo-azia be, beti ifini bihar azak, eta olixua bastante botata. Orduan, klaro, olixua botatzen bajakuan, horregaittik izango zittuan onak. Ostientzian jango zittuan azak olixo barik eta orduan olixuakin.
-Egunero azia olixo barik eta Gabonetan olixuakin.
-Bai,ya mejorauta. "Mejorao".
-Intxaur-saltsia ta azia ta igual izango zittuan karakolak, marraskilluak.
-Bai, marraskilluak be bai. Eske oin marraskilluak, hamen kastillano jentiak bizi guztian jaten dabela, ta gaiñera hartu barrixak, baiña orduan ez. Orduan aurrez hartuta eta sikatuta marraskiluak eta. Orduan ya "hechos al detalle". Oin hamen ixa urte guztian jaten juek jentiak marraskilluak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia