Ermua (Bizkaia)

Jate aldera lan

Jate aldera lan Oso erraza zen garai batean lana topatzea tailerretan. Baserrietan ere zenbaitek tripa-truke egiten zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-001-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Oso erraza zen garai batean lana topatzea tailerretan. Baserrietan ere zenbaitek tripa-truke egiten zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eske orduan taillarretan eta be izaten zuan faltia. Esku-biharrerako, taladruan edo bestian eta. "Etorri hadi arratsaldian". Goizian joan biharrik daon, eta "etorri hadi arratsaldian". Normala zuan hori orduan. Bajauan biharra, eitteko gogua ekanak behintzat. Erozeri heldu, honbre, dudarik be ez ba, honek, e...
-Gaiñera hemen jendiak ez eban eukiko dirurik sobra, baiña kanpotik zetozenak oinddiokan gitxiao.
-Gitxiao, klaro. Orduan dirurik ez jauan (etxauan) iñun be. Baiña jatiagaittik, bueno! Baso garbitzera ta, basarrira neri, gurera akordatzen jatak, Ermutik joaten zittuan hiru lagun normalmente, sarrittan. Domeketan joan eta goizetik biharra ein baso garbitzen, eguardixan baba-jan bat edo bazkari bat ein ta atsaldian be biharra. Ta illuntzian berriro afari merixendia ein eta etxera. Dirurik ordainddu barik. Eske tripa betetze alde. Jentia, orduan jatekua ta ogixa zuan eskasidadeik haundiña.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia