Ermua (Bizkaia)

Bentako giroa eta bezeroak

Bentako giroa eta bezeroak Atzera-aurrera handia zegoen sasoi hartan Sallabenten, Ermuko auzoan. Gaur egun bat dira Ermua eta Sallabente, baina orduan kilometro bat zegoen. Ermuko jende asko joaten zen Eibarrera lanera edo eskolara, oinez edo bizikletan. Jendea etxera bueltatzen zen eguerdian bazkaltzera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Atzera-aurrera handia zegoen sasoi hartan Sallabenten, Ermuko auzoan. Gaur egun bat dira Ermua eta Sallabente, baina orduan kilometro bat zegoen. Ermuko jende asko joaten zen Eibarrera lanera edo eskolara, oinez edo bizikletan. Jendea etxera bueltatzen zen eguerdian bazkaltzera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ze kliente eukitzen zenduen (Sallabenteko bentan), Eibarko jentia edo pasokua edo?
-Pasokua. Sallabenten tabernetan eta pasoko jentia. Bueno, orduan oin beste golferixa ez zuan eitten. Domeketan, domeka illuntzian zaroi afarixoi [...]. Sarbo-eskailluak eta halako zer bat. Pasatzen zuan orduan trafiko haundixa euala Sallabenten. Sallabenten Ermura, oin Sallabente ta Ermua bat dittuk baiña orduan Ermura etortzeko, jolin!, ba kilometro bat pasau! Ba bizikletan etortzen giñuazen gu. Baiña jente asko biharra eitten ebana Eibarren, oiñezian joaten zuan asko. Etorri be oiñezian, ta orduan ba tragua edo bestia edo. Trasportistia ta... Orduan gauza asko ibiltzen zuan. Orduan, buf, Eibarrera trafiko haundixa jeuan. Ermu guztiak kasi Eibarren eitten juan lana.
-Oiñaz asko, bizikletan eta oiñaz.
-Oiñaz, bai. Ta zer?, Eskola Armerixara ta joaten zienak eta be bazkaittara Ermura, etxera. Ta Alfakuak eta ez, eurak komedora, baiña Carreras-ek [...] erdixan ekanian taillarra ta, akordatzen jatak neri; taillarrera oiñezian edo bizikletan, baiña bazkaittara ba etxera. Orduan ez euan "menú del día"rik eta halako... Oingo, modernuak zittuan.
-Batzuk bai.
-Bai, bai, bai. Asko joaten zuan bere bazkaixa erdi preparauta ta berotu bat edo emon eta jan eta eitten ebenak, bai. Alfara ta be joaten zittuan.
-Ta bidian, etxeruzkuan, tragua jo.
-Bai. Taberna bat jauan eta. Ez jauan (etxauan) hor beste tabernarik. Elorriakua gerra ostian ez juen (etxuen) zabaldu. Ez jakixat (etxakixat) zabaldu euen, igual egongo zuan apurren baten edo baiña. Elorriakua itxitta. Ta berutz ba bapez. Matarifiena be geruao ein juen, Matarifia be gerra ostekua dok, ta. Ba hurrengo tabernia Eibarren Txaltxa izango zuen. Ta Txaltxa be, Isasixa be orduan direkziño doblia, gora ta behera bertatik danak ibiltzen zittuan gora ta behera. Hori Alfa aurreko kamiño hori ta barrixak dittuk.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia