Tomas Izagirre Garate Eskolanekua
Ermua (Bizkaia) (1918-2008)
Biografia
Ermuko Erdikaleko “Erleta” etxean, “Eskolanekua” modura ere ezagutua den etxe karratuan, jaio zen 1918an. Franzisko zuen aita eta Eskolastika ama; haiek izandako 6 seme-alabetatik gazteena izan zen Tomas. Eskolara ikastera plazara bertara joan zen eta gurasoek ikasketak eman guran Eibarrera bidali zuten. Gerora, kantuari jarraituta edo, “ …estudiuak ikasitzera Salamankara bidaldu.” Hantxe amaitu zituen goi-mailako Ginekologia ikasketak; karreradun lehen ermuarra izatearen ohorea berea da. Eibarren jardun zuen ginekologo bezala, harik eta jubilatu zen arte. 17 urterekin soldadu joan zen gudari gisa, gerra irten zenean. Elkarrizketa egin zitzaionean garbi-garbi gogoratzen zituen ume eta gaztetako gertaera asko. Euren aita Franzisko, alkate izandakoa, gizon jakintsu eta ikasia zen, aurreratua sekula eta inon egon bada, eta bere sasoiaren aurretik joan zena; Felix anaia, berriz, aparteko pilotaria. Bien gaineko gogorapen eta anekdota ugari kontatu zituen. Euskalkia: ermuarrera. Erdaraz bizitako kontuez hitz egitean, hizkuntza horretara jotzen du; ume eta gaztetako oroitzapenak, berriz, hikan dakartza.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERM-024 | 2007 | Ermuko Ahozko Ondarea | Ekhi Belar - Esti Gonzalez | ||
ERM-029 | 2007 | Ermuko Ahozko Ondarea | Esti Gonzalez | ||
ERM-031 | 2007 | Ermuko Ahozko Ondarea | Esti Gonzalez | ||
ERM-032 | 2007 | Ermuko Ahozko Ondarea | Esti Gonzalez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute