Ermua (Bizkaia)

Eztabaida gogorrak afari orduan

Eztabaida gogorrak afari orduan Neskameak ere familiarekin jaten zuen. Anaiek eztabaida handiak izaten zituzten. Aitak ukabilaz mahaia jotzen zuenean, denak isil-isilik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-029-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Neskameak ere familiarekin jaten zuen. Anaiek eztabaida handiak izaten zituzten. Aitak ukabilaz mahaia jotzen zuenean, denak isil-isilik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ba etortzen zan (aita) trenian zazpitterdietan eta zortzirak arte pare bat txikito hartuko zittuan. Zortzietan "el padre era así, como un coronel", puntual-puntual, hamabi lagun. Gure aittak euki dau..., geunkazen kriadia orduan, ta ez eban, sekula ez dau permitidu gure aittak kriadia ta bestiak aparte zertzerik, jaterik. Geurekin danak jaten eban, beti, hortan demasa izan da. Harek danak igual, etxekuak danak igualak gara hamen. Hamen jartzen zan [mahixa] haundi bat, ni eskuman amakin, ezkerrian beran zera, beran arrebia. Ta gero tia Luisa, ha a su cuenta ibiltzen zan ha, ha zerbidu ta bestia ta ibiltzen zan. Bera ibiltzen zan, Tia Luisa ez zan jartzen jeneralian. Jeneral orduan pasatzen zan, ekin otsen, "gaur makinia" ta ez dakit zer eta hau eta bestia. "Keba!, harek ez jok (etxok) euki ta", ez eta..., diskusiñua ta. Gu txiki-txikixak orduan eta billurretan. Ta sarrittan pasatzen zan, berotzen zian eta gure aittak laga eitten otsen diskutitzen, laga eitten otsen. Baiña legatzen zan momentu bat, eta gure ama, itxuria..., neri hori akordatzen (j)ata zeu ikusten zaittuten moduan ointxe. Holan eitten otsan: "Patxiko -holan eitten otsan aittari, Francisco zan, ta ama Eskolastika-. Ta "Patxiko", holan eitten otsan eta. Raaa, boum! joten eban eta "ala, jarri danok!". Da! Jota sillia be apurtu eitten eben ipurdixakin; jartzen zian, e. Akabo diskusiñua. Amak ikusten ebanian beroeigi..., joten bahaut eta bestia ta; badakizu, sasoia eukiko eben orduan hogetaka urtiak, hogeta hamar edo ta. Mekauben hango..., mekaubenak be igual eta. Gure aittai ez jakon (etxakon) gustatzen hori, maldiziñoka sekula be ez, sekula ez dau bota maldiziño bat harek. Eta, dra!, eta gure amak, edarto, silencio, buu... Ni txikixa orduan eta billurretan anaiak burrukan eingo dabela euren artian eta, ez dakizu? Billurretan eta zerian eta. Bueno. Ni, sarrittan bero-bero einda, eta bueno; "emoten baduat arpegiko bat" ez dakit zer eta. Baten akordatzen naiz Arantxan aitta jaiki ta: "emoidak eta". Ene!, ni estu ta. Joan amari esaten moduan eta. Amak "Patxiko, zer?" Dra! jo eban eta, "jarri hamen, danok". Jarri zian bixak eta. Silencio. Gero ekin etsen pixkat berbetan, baiña...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia