Ezagun bati gertatutako pasadizoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ezagun bati geratatutakoa kontatzen du. Bizkorra zen eta irakaslearekin ez zen ondo konpontzen. Irakasleak eskola barruan preso utzi zuen, baina bere izebak kanpora atera zuen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ariane Ensunza - Urtzi Reguero
- Data: 2008(e)ko abuztuaren 02a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ERE-005/029
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak
Transkripzioa
- Eta abadikaz ez zin ondo konpontzen. Ez, ez zin konpontzen ondo, keba! Eta Abadikaz ta maixukin be bai. Andoni bera be bizkorra, bizkorra Andoni be eta maixuek kastigaute ixten ban eskolan ta Fidela ekon ixekue baia...baia, e! Guresuek eitxen ez dabena eitxen eban harek, e! Ta ha, Andoni itxi eskolan, mutillen eskolie... Badakixu nun dauen? Oin ez daitx hor medikuk eta ez daitx nortzuk dauzen oin han. Ta Primaneko etziek jardiñe han atzien, oin be han egongo da jardiñe, eta kastigaute Andoni itxi deu maixuek. Kastigaute itxi deu ta atie zarratu eta...baia bentanak eta jardiñe han, bai, sartun biher Primanetik. Prima jostune, jakingo dozu.
- Bai.
- Haren etzin azpitxik patiñera-ta, haren atetik sartu pasillo batetik sartun biher. Ta Andoni itxi dabe preso, maixuek. Itxi deu preso eta agiri ez etzera eta agiri ez. Eta ama...ixekuek baekixen, kontuixu, zer pasauko zan eta jun da eta hau... atie eskolako atie zarratute eta mutille barruen. Ta ze ein deu ixekuek? Fidela eukon ixena. Ze ein deu? Edai Primaneko atie, pasau han pasilluen ta ortureko ta patiñerako atie edai ta handik edai Andonik berak bentanie barrutik edai, atara handik ta etzera. Bazkarixe jateko. Eta gero maixue etorri ta eskolie zabaltzeko eta Andoni kanpuen olgetan eskolarako ta maixue nun egon dan errixtan-edo ez dait ba nik, zeuzer jo-edo ta Andonixorrek eskapau etzera ta ixeko maixuri lotsak emoten. Halantxik.
Egilea(k): Ariane Ensunza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!