Kanpai-klaseak
Kanpai-klaseak eta bakoitza noiz jotzen zen. Iluntzean aramaitakoa ilunarekin batera eta gero arimena. Domeketan albarakoa goizeko 5etan eta gero meza-kanpaia. Gero monagiloak aldarekoa jotzen zuen eta 12etan ere kanpaiak jotzen ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ariane Ensunza - Urtzi Reguero
- Data: 2008(e)ko abuztuaren 02a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: ERE-005/027
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kanpaiak
Transkripzioa
- Maria Luisa, ni lehengora noie. Kanpaiek. Zemat kanpa-klase egoten zien? Zeaitxik joten zien kanpaiek? Herrixen ordue joten zan? Noiz joten zin kanpaiek?
- Kanpaiek? Illuntzien joten zan abemaitxekue.
- Ze orduten?
- Ba, illunaz batera. Ta illunetik eta...
- Neguen zein udan, illunaz batera.
- Bai.
- Ordu diferentietan, ordun.
- Bai. Eta arimena gero osta be. Gero arimena, arimenan kanpaie, don-don. “Ene, arimena joten”. Arimak. Arimak. Gure amak esaten eban “Arimak hasi diarrez ta errezau, errezau”. Bueno eta domeketan albarakue, goizeko bostetan. Emeterik joten eban. Emeteri gixajie.
- Albarakue.
- Albarakue, goizeko bostetan, e! Daun-daun-daun-daun-daun. Eta gero, joten ban albarakue ta gero meza-kanpaie. Bigarrenez. Meza-kanpaie joten eban, zortzi kanpa-edo ez dakitx ixeten zan eta, gero, monagilluek, altarakue, dran-dran. Monagillue gero, hirugarrena. Ta eberdixen, hamabixek. Hamabixetan kanpaiek.
- Hamabixetakue zegaitxik ixeten zan?
- Ba, eberdixe dala-ta. Bai. Eberdiko horixe kostunbrie ya...
- Biherra itxitxeko-ta?
- Bai, biherra itxitxeko ta bazkarixe eitxeko eta, ba, horrek. Eta jatekue...bai, jatekue jateko. Eta hamabixetan joten zan kanpaie. Eta illuntzien abemeitxekutan ba illuneaz batera abemaitxekue.
- Zelan esan dozu? Illuntzekue zelan?
- Illuntzekue, abemaitxekue.
- Abemaitxekue?
- Abemaitxekue. Ta gero arimena.
- Bi?
- Bi, bi. Illuntzien. Bai, bai. Holan zan gure antziñeko denporie.
Egilea(k): Ariane Ensunza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!