Ereño (Bizkaia)

Tortolosetan; tortolosaren aldeak

Tortolosetan; tortolosaren aldeak <p>Tortolosaren alde bakoitza zein den azaltzen du: lepotara, zulotara, belarritara eta burutara. Kanika airera bota eta tortolosari buelta eman behar izaten zitzaion. 6 tortolosekin jolasten zen. Berak amonak emandako ahari tortolosak (handiagoak) zituen eta lagunak inbiditan egoten ziren. Nola jolasten zen tortolosetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tortolosaren alde bakoitza zein den azaltzen du: lepotara, zulotara, belarritara eta burutara. Kanika airera bota eta tortolosari buelta eman behar izaten zitzaion. 6 tortolosekin jolasten zen. Berak amonak emandako ahari tortolosak (handiagoak) zituen eta lagunak inbiditan egoten ziren. Nola jolasten zen tortolosetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta tabien partiek zeintzuk direla esan dozu? Zein da zein?
- Lepue. Lepotara, zulotara...Belarrixe. Belarritxera, burutera. Ta bota biher dozu...kanikie ibiltzen gendun. Hori peloti hori ez dakit gero nok umik-edo baten batek ekarri dost niri hori hona. Eta kanikie botaten dozu gora, kanikie botaten zendun gora ta honeri buelta emoten zentzon zulotara, belarritxera... Ta baiña hasi nintzen, gixonak ipiñi gendun baiña ba ezin izen naben.
- Zemat tabagaz eitxen zen?
- Honek die...
- Zemateaz?
- Sei taba. Seiaz. Honek die karneruek. Honek e...
- A, handixauek.
- Amumak botaten dostezenak horrek.
- Handixauek horrek, bai.
- Ta iñok ez zaban eukitxen karnerorik hamen. Ta honek bildotsanak txikixek baiño. Ta honek amumak botaten eustezenak die, niri. Ta gero lagunek inbiditxen eukitxen nitxuen baia neuk eukitxen nitxun estimau! Ta honek karneruek, ardixek zaharrau hiltzen zitxuen lez, haren ardi zaharran tabak.
- Maria Luisa, eta gero holanik ipiñi biher ixeten zan, ezta? Sei tabagaz, ezta? Eta botaten zien, ezta? Bota pelotie eta ein danakaz hori, ezta? Danakaz ein biher zan banan-banan?
- Bai, bai, bai.
- Danak ipiñi biher zien zulotara igul, ezta? Holantxik, danak batera, ezta?
- Bai, bai. Danak.
- Ta gero, eitxen zenduzenien ya danak, zer eitxen zan? Biñen biñe, edo hirune...
- Bai, bai, bai. Holantxik biñan edo hiruñan edo altxetan genduzen. Biñan, biñan seguruen. Biñan altxetan genduzen tabok. Ta ez pentsau danak eukitxen zitxuenik, baia niri amumak botaten dostezen ta amumanak. Ostantzien neuk be ez. Nik bape ez neban euko, neuk, neuk.
- Baiña beitxu zelako pillue batun zendun.
- Bai, ta oin danak dekotez...
- Gauzie gaiñera ez da batzie, gauzie da gordetie hainbeste urtetan.
- Bai. Lehengo gixonak be etorri iatezan ta taba pillo galanta ikusi dogu ta barre eitxen eben.

Egilea(k): Ariane Ensunza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia