Kristal lantegian eta labegaraietan lanean
IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-003-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: IRALEren Bizkaiera Bilduma
- Elkarrizketatzailea(k): Kolesti Agirresarobe - Mari Sol Bilbao - Angel Larrauri - Luis Molina - Nekane Rodriguez
- Data: 1989(e)ko azaroaren 06a
- Iraupena: 0:03:34
- Erref: ERA-003/004
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Bizkaiko lantegiak » Bilbo Handiko lantegiak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Transkripzioa
- Ta zein eskolan egon ziñen? Hango eskolan? Goierriko eskolan?
- Hamentxe hamentxe, auzoan, Birigiko eskolan, Birigi horrek etxek horrek hortxe [...] hor daonak Birigi [deko].
- Eta zer, urte asko eskolan edo zelan?
- Urte asko? Hamalau urtegaz beharrean joan nintzen, bidrierara.
- A bai? Osea ke fabrikan ibili zara.
- Fabriketan, bai, fabriketan, bai, bai, bai.
- Eta zelako…
- Bidriera... euskeraz... esaten eutsen "bidriera" da erdara. Kristel fabrikera. Kristela, euskera hori da, kristel fabriken. Eukingo dau igual beste... baia bueno. Kristel fabriken. Zazpi urte egin genduzen.
- Baia hamalau urtetik hasita, Migel? Hamalau urtetik hasita?
- Hamalau urtetik hasi..
- Bidrieran?
- Bai, bai, kristel fabriken, bai.
- Eta non egoan bidriera hori?
- Hor Leioan, Leioako parten. Lamiako esaten dotse, Alkolera albon.
- Alkolera ez dakit, baina Lamiako badakit non dauen.
- Bai, ba Alkolera albon.
- Bai, bai, bai, bai… Eta zer, biharra ona zen edo zelan?
- Bai, [...] ni ondo egon nintzen, e? baie irabazi gitxi iten zan. Bueno, zazpi pezeta irabazten gendun. Ordun bai, ordun... ba zortzi ta holan gehien irabazten ebenak, ezta? Baia beharra ona euki gendun guk, beti barrun, barrun behar. Kuadrillen ibil zirenak irabazten eben zortzi, baie beharra txarra, beharra txarra. Baie guren bere ama eleixatsu izen zan ezta? ama eleixatsu. Eta nik egunek danak ein behar izeten [neuen], domekak... Domeke badakizu, ezta? domeke da...
- Bai, bai, bai, bai.
- Domekak eta danak behar. Jaiek eta domekak eta danak behar, ezta? Eta hori paratan jakon txarto. Eta gero zerean sartu nintzen, Altos Hornosen.
- Han, kristal fabrikan, zazpi urte eta handik Altos Hornosera.
- Altos Hornosera, bai, Garaiko Altos Hornosera. Altos Hornosetik be gero urten [nendun] begixeaitik. Zegaitik labatan eiten [gendun] behar.
- Gogorra, ezta?
- Bai, bai, behar gogorra, bai. Irabazi asko, e.
- Bero itzela, ezta?
- Bero itzela. Irabazi asko. Zera eukiten gendun, haixea botateko, gainean… Betiladora… Bueno, hori ezin dot esan horrela… Bentiladora…
- Ondo dago, bai, ondo dago.
- Hori eukiten gendun ganean. Eta eiten nauen ni hamendi, garriti, fastidia. Bero, ezta, handie? eta ixerdie eta lepon beti haixea "ra ra ra ra" eta…
- Eta igual biharra peligrosu, ez?
- Ez, peligrorik ez. Peligrorik ez. Baia gogorra bai, behar gogorra.
- Eta zenbat ordu egunean, ba, zortzi ordu?
- Bai, zortzi ordu.
- Segiduan edo zelan?
- Bai, bai, segiduan, segidu zortzi ordu. Bai. Eta ibil gitzen sei ordun be, lau erreleboan, lau tandatan.
- Bai, bai, bai.
- Lau tandatan. Hirutan ta lauan be ibil gitzen luzero.
Egilea(k): Lucas Mezo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!