Andra Mari eta Gorpuzti
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-001-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko urriaren 11a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: ERA-001/039
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Eta gero zuen egunek, orduen, zein izen diz? Gorpuzti eta Andra Mari?
- Andra Mari, bai, bai, handienak horrek izen ziren. Gero aldeanuk San Isidro, horrek sindikatok eta horrek duztik, aitek eta idik eta probak-eta egoten ziren eta gizonak hor. Hori izen zan San Isidro egunen. Baie osten gure jaiek izen ziren… Asentzio be bai, a? Asentzio be bai. Baie zan Gorpuzti gehiago izen zan, Gorpuzti eta Andramari gehiago izen zan.
- Eta horretan egunetan zer egoten zan?
- Mezea, eta gero jolasteko edade badekozu, ba, jolasten joan eta, osten, ba, antzeko.
- Igual erromerixe edo egoten zan.
- Bai, erromeri bertan egon zan Erandion. Eta "fuegos artificiales" gure txikerrak... gure mutilek txikerrek izen ziranen baitte. Nik eroaten nenduzen eta negar eiten eren eta asago joan ein behar. Bai, bai, Andramari egunen zerak egoten ziren eta oin be [koiau] osta bere, e? Gorpuzti [be koiau euen barriz be] Erandion. Hasieran be lotute egon da, ezta? baie oin hasi da barriz jaia modure koiten, bai.
- A, ondo ez? Jaixek eta…
- Bai, bai, horrek jaiek beti errespetau douz. Beti.
Egilea(k): Lucas Mezo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!