Bilbora zinemara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-001-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko urriaren 11a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: ERA-001/025
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak , Aisia » Kultura » Zinema
Transkripzioa
-Ni ezkondute gero, bueno, ya sarrinteao urten dot apur bet kanpoti, osten Erandioti urten be ez. Bilbora.
-Bilbora zetan juten zinen?
-E?
-Bilbora zetan?
-Bueno, bakizu, ba, erosten edo zinera edo… ba... arrasti pasetan.
-Zinera esan dozu?
-Bai. Buenos Aires ta Truebara joaten gintzezan. Bai. Onak izen zien zinek, e.
-Eta zenbat kostaten eben lengo ziniek?
-Ni eske beti nobioa euki dot pagetako. Ez dakit hori, beitixu.
-Zelako morroa.
-E? Bai, bai…
-Klaro…
-Ni ez nintzen akordaten page ein behar dotelako be. Halao lujuk mutilek pagaten eben. Dantzan [iteatik] be mutilek. Guk ez gendun pagetan.
-Bai, ezta? Eureri emoten eutsien ez? Edo eureri eskatu, ez?
-Eureri eskatu.
-Zenbat eskatzen zan?
-Hamar zentimo edo izeten zan, gitxi. Baia eurori, guri ez, e. Ta zinera be ni ez naz joan neu pagata ez naz joan inoz be.
-Eta zinean ze pelikula ikusi dozu? Ze akordaten zara?
-Oso politek, onak izeten ziren zinera joaten gintzezan, e. Bakizu, hau e, zelan geitzen da…? Sara Montiel eta horrek nonbradu izeten ziren eta horrek duztiek danak ikusten genduzen. Eta zinema onak izen zien. Oin itxi die, ezta? Baie ordun zinek onak. Calle Buenos Aires eoten zan Trueba eta Buenos Aires beste be.
Egilea(k): Lucas Mezo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!