Domeketan sei eta erdietako mezatara s
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko urriaren 11a
- Iraupena: 0:01:47
- Erref: ERA-001/020
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
-Esan dozu hor, bertoko elizan, ezta, Erandioko elizan [ezkondu ziñela]?
-Bai, bai.
-Eta nor zan abade? Edo nor ezetu dozu?
-Bai, lau egon ziren ordun. Don Jose Ramon izen zan... zelan geitzen da? el... ez naz akordako…
-Parroko edo?
-Parroko, bai. Gero Don Julian, gero Don Donato eta Don Narciso. Laurek izen ziren. Urte askotan egon ziren. Eta oin barrik ez dot ezetan inor be.
-Eta zelakuk izen zin?
-Ba bat ona; bueno, bi be bai: Don Julian eta Don Donato onak. Don Julian, ademas, gaixoari bisitaten ta duzti. Baie parroko Don Jose Ramon harro ta... ta diru zale ta... bape ona ez zan izen. Bape ona ez.
-Eta zenbat egun juten zineten?
-Domekatan. Domekatan, bai, domeka duztitan, e.
-Ta han mezak ze ordutan izeten zin?
-Ba lelako seirek ta erditan, goizeko seirek ta erditan, gero zazpi ta erditan eta gero bederatzitan eta gero zarrantzat hamar ta erditan.
-Beittu... Osea, umiek beste ordu bat eukiten eben?
-Bederatzitarako, bederatzitan umeek. Gu bederatzitan beti gaztetxuk izen... gero ez, gero goxetiau. Sei ta erdietan sarri joan gare sei ta erdietako mezara, e. Mantilla iminte. Sarri asko. Urte askotan joan gare sei ta erditan. Gero txikerretan ez, e, txikerretan bederatzitan.
Egilea(k): Lucas Mezo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!