Pinuaren neurketa eta salmenta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-036-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 2010(e)ko uztailaren 09a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ELO-036/006
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
-Tirabira haundixa egoten zan? Erregateo haundixa?
-Klaro haundixa. Arreglau be ez makiña bat bidar. Eta beste bateana juen be bai.
-Eta kalkuluak zela etaratzen dittu bai jabiak eta bai erosliak, "honek piñudi honek hainbeste jaukak edo".
-Ba neurtu ein bihar.
-Zutik dagon lekuan?
-Zutik dagon lekuan neurtu. Alturia puxkat gora behera ta.
-Ta zenbat neurtu? Zenbat? Ehun piñu badare, zenbatekin eitten da kalkulua?
-Ehun piñu badaukazek ehunak neurtu bixuek uno por uno. Ta alturia batzuei gutxiao ta gehixao ta gero promedixua. Tanto.
-Heuk ezautu dittuken tratuetan, begira egindako traturik bai, ala banan-banan neurtu die.
-Horrek lehenao eitten zittuan, oiñ berrogetamar urte-hirurogei urte eitten zittuan begira tratuak; Baiña oiñ eztok eitten begira tratuik. Oin danak neurtu uno por uno, [...].
-Ze prezio akordatzen jak heuri, aspaldi, e, lelengoko preziuak, kubikua zenbaten?
-Gu salduta gazek zazpirehun pezetan be ta. Año cincuenta y tantosian eta. Millan be bai.
-Gero?
-Gero hogeixen be bai ta. Ya aber.
-Diru gehixen ein daben sasoia zein?
-Diru gehixen ein daben sasoia? Izengo zan dos mil sinco-seis baten edo hor ein dxuan diru gehixen piñuak.
-Preziuan bai baiña proporziñuan? Poporziñuan oin dala berrogetamar urte diru gehixao ez?
-Etxakixat ba nik hori, orduan zenbat proporziñuan. Proporziñuan orduan gehixao eingo dxuan oin baiño.
-Noiz hasi zuan asko bajatzen piñua?
-"Ni idea". Piñuak euki [dxok] gora-behera-gora-behera-gora-behera. Nik etxakixat ba, nik ezautu jittuat hiru-lau bidar gorabeherak eta. Etxakixat ba nik noz.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!