Elorrio (Bizkaia)

Konjurua eta bulda

Konjurua eta bulda "Konjuro-garixa" esaten zitzaion abadeari konjurua egiteagatik ematen zitzaionari. Garizuman okela jan nahi izatera, bulda ordaindu eta libre. "Artakuxuak" (txorimaloak) ipintzen ziren txoriak uxatzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
"Konjuro-garixa" esaten zitzaion abadeari konjurua egiteagatik ematen zitzaionari. Garizuman okela jan nahi izatera, bulda ordaindu eta libre. "Artakuxuak" (txorimaloak) ipintzen ziren txoriak uxatzeko.

Transkripzioa

-Udaberrixan abadia etortzen zan konjurua eittera edo? Ezautu dozu sekula?
-Konjurue..., "konjuro-garixe" ta horrek esaten zien.
-Eta zer zan hori?
-Ba honenbesteko bat gari abariai emon. Ta gero ba buldie be bai.
-Zer da buldia?
-Buldie zer dan? Garixuman okelie jan gure bozu, buldia pagau ta okelie jatia libre. Oseake...
-Asko pagau bihar zan?
-Eztakit zenbat, ideiaik pe eztaukat zenbat izeten zan.
-Zeuek hartu ziñuen sekula buldaik?
-Eztakit, ideiaik pe eztaukat, e. Nik neuk ez behintzet. Eta gure aitte be etzan holako...
-Baiña ezautu dozu hemen abadia bedeinkaziñuak eittera monagilluekin edo konjurua eittera edo?
-Hona ermittetara edo eztakit zelan zan, errogatibak edo, eurixa eskatzen.
-Txorixak uxatzeko zeozer ipintzen ziñuen?
-Garitzan artakuxuak ipini. Artakuxuak ba txapel haundi bat edo kapela bat edo, ta monigote bat ipini.
-Ohitturia bai, ezta?
-Bai, bai. Oin be, porejenplo, ointxe be, oin CDiak, cediak. Horrek ikera itten dabenien. Holakoxiak ipini. Keixai ta, makatzai ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia