Elorrio (Bizkaia)

Nazionalak eta moroak sartu ziren eguna

Nazionalak eta moroak sartu ziren eguna Frontea erori bezperan, etxetik atera eta Bilbo aldera bidali nahi izan zituzten. Etxeko batzuk ganaduak hartuta joan ziren. Gerora, moroak Gazetara etorri eta gizonak eraman zituzten Elgetara. Ardiak lapurtu zizkieten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-031-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Frontea erori bezperan, etxetik atera eta Bilbo aldera bidali nahi izan zituzten. Etxeko batzuk ganaduak hartuta joan ziren. Gerora, moroak Gazetara etorri eta gizonak eraman zituzten Elgetara. Ardiak lapurtu zizkieten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hona nazionalak sartu baiño egun bat edo bi, etorri zan hona gabeko..., eztaitt orduetan, pistolia eskuen eta, "Hay que salir fuera, hay que salir, hay que salir derrepente", ganauokin. Eta aber nora, aittak, koiñetuaz edo. "Dónde voy a ir con esta familia" ta. "Porque no llevais vosotros las vacas y todo el ganao?". "No no, hay que salir, ya están saliendo todos. Ya vendré enseguida". Laster etorri zan barrido be. "Cuando vengo yo ya tenéis que estar fuera". Danok negarrez, zer ein be ez; eta urten eben anaiak eta arrebiak, ganauak hartuta Bilboraiñoko juen zien. Ta beste bat veinticuatro de abril Elorrixon sartu zien. Gazetara jatzi zien moruak. Ez euken libertadeik hona etorteko, baiña seguramente ardixegaittik, e. Ze hiru-lau egunien edo ardixak etara barik euezen eta gosiaz kortan eta. Tiroteuoi akabau zanien arratsaldien ardixok etara zittuen kanpora. Ta Intxortatik edo ikusten zittuen ardixok. Beratzi edo bajatu zien, eta eztakitt hamabi lagun edo zenbat eruan zittuen. Ta gure aitta difuntua salbau zeikien, baiña hortxe Bolungaraiko [neskokin] roze haundixa giñuken eta etorri in zien. "Pedro, joan in bihar ziñake, hor eztakit ba reunixon bat edo, fulano ta fulano ta fulano juen die eurakin eta. Zeu be joan in bihar ziñake aber ze esaten daben edo. Eta joan [ingo ete non ba] [...] horma gaiñien eta atzetik ondora arrimau zanien,e, "Paisa", kuadrillara. Nora doiazen be ez. Intxortara, Asentziotik ziher Elgetara. Elgetara aillegau ta ardixok "en un santiamen" desaparezidu. Dana moroz beteta Elgeta. Eta ardixok danok. Sartu ei zittuen han kuarton baten edo, dana bonbia ta muniziñua besteik ez ei euen, eta hantxe. Eta androk negarrez danok, alde batera, bestera. Gero bajatu zien domekan, hurrengo eguna domekia. Ta aber baten bat hemen, aiuntamentukon bat edo zeozer baekixen. Baiña iñok, e... Horretako etorri zan kapitana gurera. Nik eztakitt, e, gure arreba bat Donostian euen eta haren famelixakon bat edo. Hantxe Bolungaraiko etxe onduen mutiko-neskato kuadrilla bat, eta gure aitten preguntie ein oskun. "Pedro Egidazu dónde?". "Pero no está, y la madre tampoco. Han ido el padre... Bajaron ayer los moros aquí y llevaron a no sé dónde. Ovejas y doce o no sé cuantos". "Moros aquí? No puede ser". Elgetaz itxuria libertade guztia euken Elgeta hartziarren moruok. Buelta eindda juen zan ta domeka gabeko hamarrak inguruan edo etorri zien gizonok etxera. Ardi barik. Hiru etxetako ardixak. Orduen errebañuek pe txikitxuak. Hogetamar edo berrogei edo. Kuestiñua behintzet...
-Erendako hartu zittuela.
-Jateko. Bai. Segittuan desaparezidu zien ardixok.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia