Elorrio (Bizkaia)

Izekoren euskal eztegu ikusgarria

Izekoren euskal eztegu ikusgarria <p>Izeko antzinako erara ezkondu zen. Bi arreo-gurdi eta asto bi, soinujolea... herri guztia pasatu zuten. Zoragarria izan ei zen. Gurdian zihoazen gauza batzuk: gorua, maletak, altzariak... Idiak txilintxoekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-028-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Izeko antzinako erara ezkondu zen. Bi arreo-gurdi eta asto bi, soinujolea... herri guztia pasatu zuten. Zoragarria izan ei zen. Gurdian zihoazen gauza batzuk: gorua, maletak, altzariak... Idiak txilintxoekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta hori izekuoi ezkondu zanien, hori izekuoi edo, eruen zittuen arriue, amaz, geugaz bizi zan, ezkondu zanien burdi bi arriuaz eta asto bi. Eta beste guztiok oiñez, soiñojolliaz, hori Gelatxoaz. Orduan Gelatxoaz. Ta soiñojolliaz. Ta Elorrixo guztie pasau. Eztakitt noz aillegauko giñen bezkeitteko. Elorrixo guztie pasau zan, ta harrezkero eztakitt halako ezteguik zertu zan. Baiña zoragarrixe! Zoragarrixe! Soiñue jo, saltoka, danok sasokuek...
-Arreo bi burdi esan dozu.
-Burdi bi ta asto bi. Asto bi asto-otzaretan ba jeneruaz. Ha zan, harek bai merezi ebala etaratie. Gaurko egunien...
-Ze edade zeunkan zuk orduan?
-Bai nik orduen neukezan hamahiru urte inguru. Tia ezkondu zanien hamahiru urte inguru neukezan nik. Ze lagun neure gizonaz ba hango anaiek zien. Aiztak anaiekin aiztak. Gaurko egunien neuk be ahaztuta daukot neure familixiaz be. Ta, baiña zoragarrixe...
-Ze baserrittik ze baserrira izan zan ibilaldixa?
-Ba ibillaldixe zan neure etxetik, Telletxetik Gazetara.
-Joanaldi edarra.
-Juenaldixe kristona.
-Eta akorduan daukazu burdixak eta irixak eta zela zoiazen apainduta?
-Bai, bai.
-Kontauko ziñuke puxkat?
-Ba burdixek... Burdixen eztakitt oin zer eruen giñuen. Baiña mueble ta gorue be bai, gorue be bai, gorue be bai burdi baten, aurreko burdixen.
-Bistan?
-Bai, aurreko burdixen gorue be bai bista-bistan. Eta, zer esangotsut nik; eruen zer in zan? Etxata akordatzen, baiña maletak pe bai, erropetan batu beste erropa batzuk eta, ba maletak pe bai. Muebliek pe bai baten batzuk.
-Eta irixak apainduta zoiazen, hola zamarrak edo zeozer?
-Bai, txilintxuekin. Ta ardi-narrue zuri-zuri-zurixe, horrek irixok eruen eben. Gero besteko bezinuek, bestekaldeko osabie zan neure partetik, harek eruen eban behixek, behi gorrixek. Behi gorrixek eukezan eta behi gorrixek. Narru zuri-zurixaz. Eta harek eztakitt eruen zittuen txiliñak, eztakitt eruen zittuen harek, enaz akordatzen.
-Gero entzunda dauka entzzuteko-edo ardatzari zeozer emoten jakola irrintza edo, zaratia etaratzeko...
-Soiñujollie giñuken, soiñujollie giñuken guk Gelatxo, ta eztakitt beste zarataik. Baiña ganauek dingi-danga, dingi-danga euren martxan, ta asto bi ba, astuek pe sokatik, muturretik astuek pe. Ta zan zoragarrixe!
-Eta hari jarraitzen zuen familixia.
-Atzien, eztegura giñoiezen danok, danok.
-Eztegu egunian bertan hori, edo bezperan?
-Ez, ez, egunien, eztegu egunien. Ta ezkondu eztaitt nun ein zien... Elorrixon ezkonduko zien.
-Eta hori zan ezkonduta gero?
-Ez, orduentxe egunien; orduentxe egunien. Eta gero bezkaixe be koziñerakin-eta baserrixen. Asike baserrixen oingo zerien barik ba orduen be ahal dana eindda baiña. Hainbeste jente ta baserrixen beheko sue euen bakarrik. Beheko sue.
-Oillaskon batzuk edo...
-Oillasko edo gixau edo. Zer jan giñun eztakitt.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia