Elorrio (Bizkaia)

Masajistak arropa garbitzaile

Masajistak arropa garbitzaile <p>Orduan taldeak laburrak ziren: 11 titular eta lau-bost ordezko. Masajistak arropak garbitzeko ardura ere bazuen. Zenbait entrenatzaileren kontuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-027-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Orduan taldeak laburrak ziren: 11 titular eta lau-bost ordezko. Masajistak arropak garbitzeko ardura ere bazuen. Zenbait entrenatzaileren kontuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Asko aldatzen zan ekipua domeka batetik bestera ala titularrak titular zien betiko?
- Bai, e, titularrak, bueno, orduen oingo moduan ez da. Oin igual ba hogetabi lagun ekipo baten, baiña orduen ziran hamaika titular, titularrak edo jokatzen ebanak, eta gero ba beste hiru edo lau. Hamabost-hamasei bat lagun edo. Eta gero, klaro, Bergarak pe beste ekipo bat eukan, esaten otsen Txiki. Or Konpon Txiki. Ta han be nausitxuak eta be baeuezen batzuk. Eta handik iguel pasatzen zittuen falta eitten ebanian.
- Masajistaik eta bai?
- Bai, masajistia bai. Masajistia zan jokatzeko erropak eta garbiketa eitten ebanak, haretxek. Baiña zerien bai, Gasteizen han masajistia euen.
- Masajia astero hartzen ziñuen ala ez?
- Ez. Nesezidadia eukanak bai (pai). Automatikamente ha etzunda ipintten zan eta. Gero beste gauza bat ahaztu naz. Gasteizen egon nintzanian entrenatzaile egon zan Oceja, Atletixena izen zan defensa bat. Ona gaiñera, durangarra. Eta haxe egon zan, nik debuta in nebanian Oceja. Baiña denpora gutxixan, ze Alavesa bastante, klasifikaziñuen bastante atzien ebillen. Ta Oceja ibilli zan tenporada baten edo. Baiña gero harek itxi ta beste bat jarri eben ekipuen defensa jokatzen [zana] baiña beterano bat, Elgoibarkua zan. Ta zan Realien defensia ixendakua, ya beteranua zan, eta ba gero Bitorixara fitxau eban. Gabilondo. Elgoibarkua. Ondo, harekin Gabilondoaz be edarto, oso ondo.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia