Elorrio (Bizkaia)

Kuarta-denborak eta eguraldia

Kuarta-denborak eta eguraldia Garta-denboretako ipuina eta esaera kontatzen du. Badu fedea garta-denboren (tenpora) kontuan. Pello Zabalak esandakoa. Elur urtea ona gauza askotarako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-025-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garta-denboretako ipuina eta esaera kontatzen du. Badu fedea garta-denboren (tenpora) kontuan. Pello Zabalak esandakoa. Elur urtea ona gauza askotarako.

Transkripzioa

-Kuarta-denporena kontau bihotsut. Aittittena.
-Zela da?
-Ba kuarta-denporetan eitten zan bijilixia, ta bijilixia itten zan eta ba auzuen, etxe haundixe euzen, krixaue euken-da. Krixaue bialdu dau auzora, ta: "Abemaria jeup! Etxekoandriak bialdu nau modu honetan/ kuarta-denporak diela aste honetan/ Asteazkena, ostirala, zapatuetan, olixo puxkat emoteko katillu honetan". Lehenaoko ipuiñak, lehenaoko ipuiñak.
-Eta kuarta-denporak zer die?
-Elixienak. Honek esango dotsu. Pellok esaten dau hori, Pellok. Datorren astien die.
-Badaukazu fedeik kuarta-denporetan edo.
-Honek Zaragozanua.
-Azertatzen dabe?
-Batzutan bai, beste batzutan ez. Pellok esaban, Pellok esaban udebarrixe eingo ebala, lelengue ez, bigarren hille, ... edo eztakit pa zelan esaban, hotza eingo dabela. Bai, hori esaban, hoixe esaban.
-Esaeraren bat hola, "edur urte...". Zer izaten da?
-Edur urte, gauza asko, ona.
-Gizona-Ixkur asko badau... Ixkur urte edur urte.
-Bai. Baiña edur asko itten badau, kanpuek barrue ondo buzten diela ta...
-Hori onerako izaten da, ezta?
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia