Kuarta-denborak eta eguraldia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-025-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 21a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: ELO-025/018
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak , Natura » Meteorologia
Transkripzioa
-Kuarta-denporena kontau bihotsut. Aittittena.
-Zela da?
-Ba kuarta-denporetan eitten zan bijilixia, ta bijilixia itten zan eta ba auzuen, etxe haundixe euzen, krixaue euken-da. Krixaue bialdu dau auzora, ta: "Abemaria jeup! Etxekoandriak bialdu nau modu honetan/ kuarta-denporak diela aste honetan/ Asteazkena, ostirala, zapatuetan, olixo puxkat emoteko katillu honetan". Lehenaoko ipuiñak, lehenaoko ipuiñak.
-Eta kuarta-denporak zer die?
-Elixienak. Honek esango dotsu. Pellok esaten dau hori, Pellok. Datorren astien die.
-Badaukazu fedeik kuarta-denporetan edo.
-Honek Zaragozanua.
-Azertatzen dabe?
-Batzutan bai, beste batzutan ez. Pellok esaban, Pellok esaban udebarrixe eingo ebala, lelengue ez, bigarren hille, ... edo eztakit pa zelan esaban, hotza eingo dabela. Bai, hori esaban, hoixe esaban.
-Esaeraren bat hola, "edur urte...". Zer izaten da?
-Edur urte, gauza asko, ona.
-Gizona-Ixkur asko badau... Ixkur urte edur urte.
-Bai. Baiña edur asko itten badau, kanpuek barrue ondo buzten diela ta...
-Hori onerako izaten da, ezta?
-Bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!