Elorrio (Bizkaia)

Lixiba eta ehuna

Lixiba eta ehuna Lixiba nola egiten zuten esplikatzen du. Errekara joaten ziren arropa aklaratzera. "Erauntz-orrixe" (ereinotz-hostoa) botatzen zitzaion usain ona izateko. Ehun-arropa erabiltzen zen gehienbat. Bere amaren sasoian ba omen ziren gorulak (goruaz haria egiten zutenak)

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-023-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lixiba nola egiten zuten esplikatzen du. Errekara joaten ziren arropa aklaratzera. "Erauntz-orrixe" (ereinotz-hostoa) botatzen zitzaion usain ona izateko. Ehun-arropa erabiltzen zen gehienbat. Bere amaren sasoian ba omen ziren gorulak (goruaz haria egiten zutenak)
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zelan eitten ziñuen lixibia?
-Lixibie? Hementxe euen beheko sua, holakoxe kanpae haundi bat euen tximinixia, goraiño zan libre hau, kanpaie lakoxe bat tximinixie, hor beheko sue ta hemen holan barrikie eukitteko lekutxo bat askatxo bataz, eta lixiba-ontzixe esaten dxakon hari; ha lixibie zan ohe-erropie ta erropa zurixe. Eta azulak azpixen ifintten zien.
-Zertzuk?
-Erropa azula azpixen. Bai, ta bestie gaiñien. Ta harek jabonau ta sartzen zien han. Ta gero ur berua botaten dxakon, haustrapua esaten dxakon, ehunezko tela-zati haundi bat ifintten [dxakon] hari gaiñien ta surteko hautsa botaten dxakon hari gaiñien apurtxo bat hartu deixen harek. Ur berue bota handik. Lelengo urek kendu itten dxakozen danak. Handik askatik etara ta fregaderatxo bat euen hor eta handik behera botaten zien. Eta gero handik aurreraoko urek behekue hartu ta gora bota. Ta gero errekara jueten zan hak garbitzen barrido. Errekan eitten zien. Hortan ama guria erropia garbitzen gutxin morukua zan.
-Errekara aklaratzeko edo?
-Errekara aklaratzeko danak. Aklaratzeko errekara, hartu...
-Errekan bazuenken lekuik...
-Bai, harrixe be bai, eta ona geuken errekia. Ur ona gaiñera, ur garbixe. [...], eta akabo oiñ. Baiña orduan ur ona egoten zan.
-Zeozer botatzen zontsen usaiñandako?
-Erauntz-orrixe. Erauntz-orrixe ganien ifintten dxakon, ta haustrapue esaten dxakon hari ganie hartzekuai. Ta ha trapue ifintten dxakon eta surteko hauts apur bat eta erauntz-orrixe gaiñien.
-Harek usain gozua eukiko eban.
-Bai, haretxek etaraten eban zeroi. Baiña lelengo urek hara etorten zienak goittik behera, fregaderatik behera. [...] ostera berua egoten zala ta ba behera. Eta gero errekara.
-Eta zelakuak geratzen zien?
-Kolore ona. Eta usain bat... Orduen ehuna izeten zan dana, ehun-erropia.
-Ehuna latza geratuko da ba, ez?
-Garbitzen-garbitzen argitzen da. Garbittuta bai, mehetu eta argittu itten da. Eta finddu.
-Egiten zan hemen ehuna?
-Ama guriak-eta eitten ebela esaten eben. Eta lehenao basarri-etxe askotan halako propietarixo haundixek itten zittuen, "gorulak" esaten otsen harei. Goruetan eitten eben. Eta ama guriak eonda dauela esaten euen holako lekuetan eitten. Auzuen han eztakit zeiñek, badakit zeiñek. Nere ama zan, Aramiño esaten dxako, Berriozaletatik harutz hiru-lau etxe. Hantxe, hemetikaldeko etxia, jausitta dao, [etxekue] zan nere ama.
-Gorulak orduan bazien zuen aman denporan eta.
-Bai. Nere aman sasoien bai gorulak bazien. Eta gaubelak pe bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia