Donostia (Gipuzkoa)

Dena bekatua zen garai hartan

Dena bekatua zen garai hartan Dena bekatua zen lehen, mutilei musu ematea ere bai. Etxean ez zieten sexuari buruzko azalpenik ematen. Baina animaliak ikusita, pentsatzen zuten nola izan zitekeen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-112-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Dena bekatua zen lehen, mutilei musu ematea ere bai. Etxean ez zieten sexuari buruzko azalpenik ematen. Baina animaliak ikusita, pentsatzen zuten nola izan zitekeen.

Transkripzioa

-Bai, bai, dana pekatua zan leno. Muxu, mutil bateri muxu ez zekazun /etzekazun/ ematia ordun. Ezkondu arte´e ez zekazun /etzekazun/ emateik. Ezkondutakuan libre gelditzen ziñan, baiño bestela ez.
-Eta lehen ez zan, e, hitz eiten sexua eta holako kontuak eta…
-A ez, hoi ez.
-Eta ez zan /etzan/ holakorik aipatzen, ezta?
-Ez.
-Eta etxian ematen zuten esplikaziyorik? Ez dakit, zer esaten zuten umetan: ume bat jaiyo zanian, nola… nundik etorriya zan edo?
-Ez. Gui amak ez ziun /etziun/ ezer eakutsi holakoik…
-Umia jaiyotzen zanian…
-Hoi, hoi komeni da jakitia, e. Leno behintzat… dana pekatua zan ta /da/ hola ebitatzen zan, baiño gaiñontzian hoi gauza…
-Eta ume…
-Gaztia gaztia izaten da /izatea/ ta…
-Zuek umetan ze pentsatzen zenuten, umiak Paristik zetozela?
-Ez.
-Ez. Hori… ez zuten ezer esaten?
-Ez. Hori, holakoik ez zan /etzan/, Parisik eta holakoik.
-Ez?
-Baiño ze imajinatzen zendun zerbait. O… milla gauza pasatzen dia /pasatzeiya/.
-Gaiñera, bueno, baserriyetan…
-Animaliya´re ikusten zendun.
-Klaro. Gaiñera, zezena euki ezkero etxian…
-Bai.
-…ez?
-Bai, gauzak pentsatu iten dituzu /iteituzu/.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia