Belauniko euskaraz egiteagatik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-023-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 13a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: ELO-023/028
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
-Nere aittek erderaz ondo ekixen, e, nik paiño hobeto.
-Zuk zeuk erderaz noiz ikasi ziñuan?
-Eskolan erakutsi oskuen, belaunbiko ifintten giñuzen txirten ganien euskeraz eitten bagiñuen.
-Zigorra? Kastigua?
-Kastigue izeten zan belaunbiko txirten ganien. Grabillie, grabillie. Iñ in biher.
-Orduan egonda zare belaunbiko txirtan gaiñian?
-Bai, grabillien ganien egonikue naz ni. Bueno azkena [...], laster ikasi nittuan nik. Eskolantia gogorra nintzen ni. Eskolan... Diputaziñoko eskolak zien horrek, da bieltzen oskuezen hillien behiñ edo holako liburu txikitxo batzuk ipoiñ moduen. Ipoiñek edo oso zien zerak. Maistriek leidu itten oskuzen harek, eta "onduen eitten dabenak berendako". Euezen danak etara nittun nik. Ta neuken holakoxe pillue, eta atzenien esaotsen, e, "Todo saca Margari, para que vamos a hacer".
-Osea, zeuk irakurtzen ziñuan onduen?
-Bai, leitzen ona izan naz ni. Eskribitzen be politte, ondo.
-Dana erderaz egiten ziñuen?
-Eskolie erderaz. Euskeraz eitten giñuen geuk, baiña erderaz eskolia ikasi giñuen guk.
-... noiz, sasoi hortan?
-Ba gaztiek giñen; nik hamaika urte [orduko] eskolia itxi neban. Da gero batek, hemen maixue zan, hemen auzoko batek ba bakaziño denporan eskolie emoten eban. Hantxen [ibilli] nintzen, hillebete terdi edo eztakit zer ein neban. Eta hantxe ikesi neban hasta regla de interés tresera arte, baiña lau zerak bai baiña bestiek ez.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!