Elorrio (Bizkaia)

Eguraldiari zelan igarri

Eguraldiari zelan igarri <p>Abereak mendian gora joaten badira, eguraldi ona, behera badoaz, txarra. Satsari buelta, ilea ebaki... ilbeheran. Ilberrian botatako pagoa "bitsa" darixola".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-022-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abereak mendian gora joaten badira, eguraldi ona, behera badoaz, txarra. Satsari buelta, ilea ebaki... ilbeheran. Ilberrian botatako pagoa "bitsa" darixola".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Egualdixai zeuk zela igartzen jatzu?
-Lengo zarren esakeria, mutikotia basuen ibiltten giñenien, idetan ibiltten giñenien, ganaua illuntzixen ardixa-ta mendixen gora jueten bada, denpora ona hurrengo egunien. Ta holan barrankura, zuluetara ta jueten bazan-eta, arrena, zaata asko intxarrixak-eta, zaata asko etaraten baeben, hurrengo egunian denpora txarra. Halan esakeria lenaokuak esaten eben.
-Zeozer eukiko dau.
-Bai, bai. Ganaua gora jueten danien, jeneralien denpora ona hurrengo egunien. Hori hamentxe be bai.
-P: Kaballerixia zerien Santamaiñara gora ixoten ebenien -oin piñua dao eta ikusi ezta itten baiña-, gora jueten zienien, e, "denpora ona da bixar". Enjeneral...
-Satelite bihar barik.
-Ardixekin gu Memarixan ibiltten giñenien, ardixekin beti illuntzixen, illunkerie igual eskasa laiñua ta, ardixek gora ta gora ta gora ta, ba!, bixar denpora ona dator, idetan bixar. Ta intxarrixak-eta zaata asko etaraten berutz juten bazien barrankuetara ta sakonetara, hurrengo egunien denporale txarra jeneralian.
-Kuarta-denporei eta kaso eitten jatzuen?
-Kuarta-denborak eta ilbarri-ilberak eta gaur baiño fede gehixao euan len asko be. Lenau satsai buelta emoteko be ilberan beti. Ilbarrixan siku-siku eitten zan satsa, zezpalan letxe dana sekatu..., probetxuik ez eukan [harek].
-P:Zurittu.
-Zurittu. Ta beti ilberan, ilberan satsai buelta. Eta etara be azpixak eta be jeneralien. Ulie ebai be bai. Ulie ebai be jeneralien ilberan. Gutxiao galtzen zala esaten eben asko be, ilbarrikua gehixao galtzen zala ulia. Esakerak.
-Eta arbolak-eta iñausteko?
-Arbolia be baitta.
-P:Arbolia, izardixa botaten dau ilbarrixan zertu ezkero. Ilbarrixan botatako pagua sutara botatakuan bitsa darixola.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia